Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erguin auzoa asteburuan jai giroan murgilduko da
Larunbatean egingo den auzo-bazkarirako txartelak irailaren 13ra arte, osteguna, salgai egongo dira Erguingo jubilatuen etxean. Aho Bizik eta Belarri Prestek jaurtiko dute jai hasierako txupinazoa.

 (id: 3300551)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2018ko irailak 11, asteartea.

 

Asteburuan Erguingo jaiak ospatuko dira, eta jai batzordeak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du. Aho Bizik eta Belarri Prestek jaurtiko dute jai hasierako txupinazoa.

 

Hirugarren urtez, ostiralean 'Zuk ein zuek jan' afaria egingo da. Aurretik 'Puro relajo' taldeak kontzertua eskainiko du Usaetxe plazan.

 

Larunbatean berriz, auzo bazkaria izango da. Txartelak irailaren 13ra arte, osteguna, salgai egongo dira Erguingo jubilatuen etxean. Jaiei bukaera emateko, igandean Erguingo jubilatuen tabernan "Sardina jana" egingo da.

 

 (id: 3317864)Egitaraua:

 

Irailak 14, ostirala:

 

17:00etan Txupinazoa Aho Bizi eta Belarri Prest lagunekin.

 

17:00etan Haur eta gazteentzako tailerrak ludoteka eta gaztetxokoen laguntzarekin.

 

18:30ean buruhandiak.

 

 19:00etan Jubilatuen eskutik txokolatada.

 

20:30tik 22:00etara Erromeria 'Puro relajo' taldearekin.

 

22:00etan 'Zuk ein zuek jan' afaria (Usaetxe plazan). Bakoitzak etxetik afaltzeko zerbait ekarri denon artean partekatzeko.

 

 

Irailak 15, larunbata:

 

10:00etatik 14:00etara Puzgarriak eta abentura jolasak (tirolina, rokodromoa eta ohe elastikoa) haur eta gazteentzat (Usaetxe plazan).

 

Jubilatuen eskutik salda, txorizo eta haragi banaketa.

 

Trikitilariak. 

 

14:30ean Auzo-bazkaria Usaetxe plazan 5 euroren truke. (Izena emateko azken eguna irailaren 13an Erguingo jubilatuen etxean).

 

18:30 Haurrentzako jolasak Sumendi goxoki dendaren laguntzarekin.

 

Irailak 16, igandea:

 

12:30ean, Jubilatuen tabernan "Sardina jana". Trago bakoitzeko sardina bat (hauek bukatu arte).

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE