Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
200 € inguru ostu dituzte barratik

Al-Andaluseko lapurretaren odol arrastoak aurkitu dituzte

Goizeko 7:00 aldera lapurrek kaleko bi ate behartu dituzte, eta besteak beste, tabako makina behartzen ahalegindu dira.

595.Lapurreta.Al-Andalusen1 (id: 5290789)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 9, astelehena

 

 

Lapurrek goizeko 7:00 aldera behartu dituzte Al-Andaluseko kaleko bi ate, antza denez palanka batekin.

 

Badirudi horietako batek zauritu dela, kaleko atean odol arrastoak geratu baitira. Ondoren, lokalera sartu dira eta tabako makina behartzen saiatu dira.

 

Horretan ari zirela ere odol arrastoak geratu dira makinaren albo batean. Ondoren, kutxa erregistrailea puskatu dute, eta 170 € inguru lapurtu dituzte bertatik, horietatik 100 € loteriari zegozkionak.

 

Al-Andaluseko tabernako arduradunak Mondraberriri azaldu dio "inoiz ez dugula dirua tabernan uzten, baina atzo gauen nire ordez langile batek itxi zuenez, dirua bertan zegoen".

 

Zentimo bateko eta biko txanponez betetako ontzi bat ere ostu dute lapurrek. Makina erregistratzailearen zati bat kanpoan bota dute, Al-Andalusetik 100 metrora eta errekaren ertzean.

 

595.Lapurreta.Al-Andalusen2 (id: 5380040) 

 

Tabernako arduradunak azaldu digu "goizeko 7:00etan telefonoz deitu naute, lokaleko alarma jo eta jo ari zelako. Handik 10 minutura Electro Alavesatik deitu naute arrazoi beragatik".

 

"7:25ean iritsi naizenean, kaleko bi ate behartuta zeuden palanka batekin. Ni badaezpada ez naiz lokalean sartu, lapurrak oraindik barruan egon zitezkeelako. Horregatik Ertzaintzari deitu diot eta 5 minututan etorri dira". 

 

"Lokala goitik behera begiratu dute, bai taberna, baita elkartea ere, eta ondoren, lapurrak ez zeudenez, lokalera sartzen utzi didate".

 

Ertzaintzaren Unitate Zientifikoa Al-Andalusen izan da odol markak jasotzen, ondoren laborategian aztertzeko. 

 

Tabernako arduradunak adierazi du "lapurtutako dirua asko ez dela, baina goiz oso eman behar izan dut aseguru-etxeekin. Adibidez, makina konpontzeak 600-800 € kostatuko zaizkit, nahiz eta gero aseguru-etxeak diruaren zati bat itzuliko didan".

 

Hortaz gain, salaketa aurkeztu du gaur goizean Ertzaintzaren Arrasateko komisaldegian. "Ertzaintza oso ondo portatu da, ez daukat kexarik". 

 

595.Lapurreta.Al-Andalusen3 (id: 5443286) 

 

Al-Andalusek orain direla 3 urte inguru beste lapurreta bat sufritu zuen: "Ordukoa bortitzagoa izan zen, kaleko bi ateren kristalak apurtu zituzten, eta kutxa gotorra zabaltzen saiatu ziren, baina alarmak jo zuen eta ihes egin zuten".

 

"Orduan ere odol arrastoak aurkitu zituen poliziak, baina ez zuen ondoriorik izan, poliziak ez zigun atxiloketarik edo emaitza positiborik jakinarazi". 

 

Tabernako arduradunaren familiak Uribarriko Jubilatuen Etxeko tabernaz arduratzen da, eta bertan hirutan ostu diete:

 

"Horietako batean odol markak aurkitu zituzten, eta beste lapurreta batean lokal barruan 'in fraganti' harrapatu zituzten. Baina atxilotuak izan arren, epaileak aske uzten ditu".

 

Al-Andaluseko tabernaren arduradunak, kaltetu bezala, adierazi du "ateak eta makinak konpontzen 1.000 € inguru ordaindu beharko ditudala nire poltsikotik, nahiz eta gero aseguru-etxeak dirua itzuli".  

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE