Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
189 ikasle daude banatuta Debagoiena osoan zehar.

Goienagusik ikasturteari hasiera eman dio Kulturaten

Aurreko urteetan bezala klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira goizeko 10etatik 12:15era.

Testua eta argazkiak: Iker Murillo. 2019ko urriak 7, astelehena.

 

Urria heldu da Arrasatera eta herriko ekimen desberdinak hasiera ematen hasi dira antolatutako ikasketei. 2011 urtean sortutako ‘Goienagusi’ Kultur Elkartea-k, urtero bezala bere ikasketa plangintza ezagutzera eman du 2019-2020 urterako.

Ohikoa den bezala, aurten ere oso hizlari adituek parte hartuko dute: historian, artean, zuzenbidean, musikan, ekonomian, zineman, medikuntzan, nazioarteko berrietan, etb: “hainbat erakundeekin ere harremanetan gaude: EHU/UPV, HUHEZI, MONDRAGON UNIBERSITATEA, Zumalakarregi Museoa, Bergarako UNED eta abar”.

Aurreko urtetan bezala klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira goizeko 10etatik 12 eta laurdenetara. Helburua gai ezberdinei buruz ikastea eta hauek jorratzea da. Horretarako Goienagusi-k zenbait teknikari eta aditu bilduko ditu klasean bailarako nagusiei irakasteko: “Ikasteko gogoak ez dute zer ikusirik adinarekin. Gu nahi duguna izan gaiteke”, aipatu du.

Beste urteotan bezala, aurreko urteko zenbait ekintza jarrituko dituzte. Hauen artean, Inguruko bisita gidatuak, arteari lotutako klaseak, musika garaikidea, teknologia eta etorkizuneko lana, errealitatera hurbildu zenbait bisitetaz baliatuz, gizartearen egoera ausnartzea eta gizartearen egoera astertzean. Honetaz gain, euskal gaiak ere garrantzi handia izango dituzte urte osean zehar.

Maria Ubarretxena, Arrasateko Alkatea, “zorionak” eman nahi izan dizkie Goienagusiko ikasle eta arduradunei: “Harrotazun handiarekin ikusten dut hemen dauden ikasteko gogoak. Behar duzuen guztirako udaletxeko ateak zabalik daude zuentzako”.

Marian Olabarrieta (Gizarte zerbitzuetan Lehendakaria) honakoa esan du: “Nagusien baliabideak hobetu nahi ditugu eta horretarako ezinbestekoa da ikasketak burutzea eta gizartean paper aktiboa izatea. Horretan Goienagusik lan oso garrantzitsua egiten ari du beraz zorionak eman nahi dut nire partez eta gobernu osoaren izenean. Horrelako ekimenak ”

Aurkezepenean ere mintegi experimentala martxan jarriko dute nahiko interesatu egonez gero. Mintegi honetan gai monografikoak eztertuko dituzte aditu baten laguntzarekin talde txikitan. Iraupena 8 astekoa izango da eta borondatezkoa izango da. Mintegi honek ez du eragikinik izango hitzaldi eta gainerako ekintzetan. Hitzaldiak Arrasaten, eta Bergaran izango dira, euskaraz edo gaztelaniaz, hauetako hitzaldi batzuk irekiak izango direlarik: “Gure asmoa da bailarako
beste herrietara zabaltzea ere”.

189 ikasle daude banatuta Deba Goiena osoan zehar. Hauetako 33 soilik dira gizonezkoak beraz, esan daiteke, Goienagusin oraindik emakumeak direla interesatuenak.

 

(id: 3599746)

 

Prentsaurrekoan honakoak parte hartu dute:

-Lydia Fernandez de Luco (Goienagusiko Lehendakariordea)

-Arantza Gabiria (Goienagusiko idazkaria)

-Matilde Sainz Osinaga (Goienagusi Lehendakaria)

-Marian Olabarrieta (Gizarte zerbitzuetan Lehendakaria)

-Maria Ubarretxena (Arrasateko Alkatea)

-Kristina Markina (Bergarako Kultura Zinegotzia)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE