Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Anekdota Zerrajerako etxe batean

ANEKDOTA ZERRAJERAKO ETXE BATEAN

595.Atea.Itxita (id: 386503)


Testua eta argazkia: Mondraberri.eus / 2018ko urtarrilak 31, asteazkena


Atzo eguerdi partean zoritxarrez Zerrajerako etxeetako bizilagun bati etxeko gela bateko krisketa apurtu zitzaion.


Gela horretatik irten ezinik geratu zen eta larrialdi-zerbitzuei abisua eman behar izan zien.


Ondorioz, udaltzain eta ertzain patruila bana bertaratu ziren, baita suhiltzaile batzuk ere.


Etxeko atea giltzaz itxita zuenez (segurtasun-neurri aproposa, Udaltzaingoak aholkatzen duen bezala) suhiltzaileak garabiarekin etxera sartu behar izan ziren bizilaguna gelatik ateratzen laguntzeko. Bizilaguna onik dago eta dena anekdota batean geratu zen.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE