Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urtarrilaren 17an, 19:00etan
Mundukidek Mozanbiken garatzen duen proiektuaren berri emango da Kulturaten
"Eskoriatza eta Arrasate Mozanbikerekin" proiektu kooperatiboaren koordinatzaile den Beñat Arzadunek aurkeztuko du egitasmoa.

Testua eta kartela: Harreman eta Mundukide / 2019ko urtarrilak 10, osteguna

 

Beñat Arzadun Mundukidek Mozambiken garatzen duen proiektuaren koordinatzailearen eskutik izango diren hitzaldietara gonbidatzen zaituzte HARREMANek.

- Urtarrilaren 14an 19:00etan Olazar Kultur Etxean (ESKORIATZA)
- Urtarrilaren 17an 19:00etan Kulturaten (ARRASATE)

Mozambikeko proiektu hau 2002tik dago abian, eta Beñat Arzadunek, MUNDUKIDEko lankide nagusiak, honen alde jartzen du bere lan eta ahalegin guztia.


Hitzaldian proiektuari dagozkion alderdi guztiak ezagutzeko aukera izango dugu; ekonomia, lankidetza, ezagutzak, lana, generoa…


Proiektu honek gizakion beharrizan nagusia asetzen du: ELIKADURA. Nekazaritza teknikak hobetuz, bizi kalitatea areagotzen duten ekonomia txikiak sortzen ditu. Era berean, lana eraldaketa sozialerako ardatz nagusi delarik. Beñaten hitzetan,miseriatik pobreziara igarotzeko lanean ari dira; honek ezinbestean inguru horretan bizi duten egoeraz gogoeta egitera garamatza.


PERTSONA GUZTIOK GAUZA BERBERA BILATZEN DUGU: GURE BIZITZA ETA GURE LANAREN JABE IZATEA.


Eskoriatzan eta Arrasaten entzungo duguna, hitzaldi batez haratago, persona onek planetan honetako behartsuenekin daukaten konpromisoa da.

ESKORIATZAN ETA ARRASATEN ELKARTUKO GARA

 

 (id: 3288211)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE