Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadin aitzindaria izango da
Mondragon Unibertsitateak Kirol Berrikuntza eta Kudeaketa graduondokoa eskainiko du Bilbon
Kirol-erakundeak eta errendimendu handiko kirol-taldeak kudeatzeko trebatuko dituzte tituluko ikasleak. Kirolean indarkeria desagerrarazteko tresnak eskainiko ditu graduondokoak.

  (id: 3282083)

 

Testua eta argazkiak: Mondragon Unibertsitatea / 2018ko abuztuak 7, asteartea

 

WATS ekimenak, Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin, Kirol Berrikuntza eta Kudeaketa graduondokoa jarriko du abian datorren irailean. Metodologia berritzaileen bidez, profesionalak trebatuko ditu kirol-erakundeen eta errendimendu handiko kirol-taldeen kudeaketaren arloan. Kirolaren esparruan indarkeria desagerraraztea da WATSen misioa, eta Euskadin aitzindari den graduondokoan ikasleek konpetentziak eskuratuko dituzte kirol arloko enpresen sektorean negozioak garatzeko eta ekosistema osasuntsu eta indarkeriarik gabekoan kirol-taldeak kudeatzeko.

 

Metodologia berritzaileak izango dira graduondokoaren bereizgarri nagusietako bat. Mondragon Team Academyren filosofiarekin bat, ikasketen oinarri izango dira “eginez ikasteko” hezkuntza-eredu finlandiarra, talde-lana, pentsamolde globala eta sareko lana. Metodologia hori erreferentzia da hezkuntzaren eta ekintzailetzaren alorrean, eta mundu osoko 17 ikastetxe eta unibertsitatetan erabiltzen dute.

 

Graduondokoak “executive” formatua izango du eta Bilbao Berrikuntza Faktorian eskainiko dute irailetik martxora, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan.

 

Profesional handiek osatutako taldea

Graduondoko irakasle-taldean kirol munduko profesional handiak eta ekintzailetzaren esparruko adituak daude.  Irakasle izango dira, besteak beste, Julen Guerrero kirol-zuzendari, entrenatzaile eta kazetaria; Patricia Rodriguez SD Eibarko zuzendari nagusia; Patricia Ramirez kiroleko eta osasuneko psikologoa; Jero Garcia boxeolari ohi eta ukipen-kiroleko entrenatzailea; Nagore Ardanza Crecer+ eta Orkestrako arduraduna; Yolanda Muñoz Kibor enpresa-kudeatzailea eta Eurogapeko kolaboratzailea; eta Aitor Lizartza eta Jose Mari Luzarraga Mondragon Team Academyren sortzaileak.

 

 (id: 3317205)

Irtenbide profesionalak

Kirol Berrikuntza eta Kudeaketako tituludunek zuzendaritzako, kudeaketako, sutapeneko, dinamizazioko, esku-hartzeen arloko eta abarretako lanpostuak bete ahal izango dituzte, ardura-maila askotan. Ikasketok burutuko dituztenek askotariko irtenbide profesionalak izango dituzte, kirol-erakunde eta -ekipamendu, kirol-agentzia, kirol-kudeaketako enpresa, kultura- eta kirol-departamentu, kirol-ekipamendu (publikoak eta pribatuak), kirol-talde, aholkularitza-enpresa, fundazio eta elkarteetan.

 

Era berean, proiektuei ekin ahal izango diete sektorean garatzeko aukera duten nitxoetan, eta kirol-industrian enpresak sortu.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE