Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lan-eskaintzak

Txinera irakasle, dietetikako dendari, sukaldeko langile,... bana behar da

Arrasaten edota Deba Arroban ondorengo lanpostuetarako pertsonak behar dira, Lanbidek jakitera eman duenez.

Testua: Lanbide / Itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko irailak 13, osteguna


Txinera irakaslea:


Debagoienan eta Debabarrenean haur eta helduei txinera klaseak emango dizkie. Ezinbesteko baldintzak: txinera maila altua izatea eta txinera irakasle bezala esperientzia izatea. Baloratuko dira gidabaimena eta autoa izatea. Ordukako kontratua eskaintzen da, adostutako ordutegi batekin. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162018009609.


Ingeles irakaslea:


Gazteei eta helduei klaseak emateko ingeles irakasle bat behar da. Ezinbestekoak dira: Ingeles Filologian edo Irakasle-Ikasketan titulazioa izatea, gutxienez ingelesezko C1 maila izatea eta gutxienez 12 hilabeteko lan-esperientzia izatea. Baloratuko dira gaztelerazko edo/eta euskarazko  ezagutzak izatea.


Bederatzi hilabeterako kontratua eskaintzen da. Irailaren 24an lanean hasteko. Gutxi gorabeherako soldata: 1.500 €. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162018009627.


Dietetika dendarako langilea:


Dietetika denda batean lan egiteko: bezeroei arreta egitea, kutxan kobratzea, eskaerak jasotzea eta kokatzea, albaranen kontrola eramatea, denda garbitzea,... Ezinbestekoa komertzioan esperientzia izatea.


Baloratuko dira: dietetikan eta elikaduran formakuntza izatea, eta ofimatikan ezagutzak izatea, baita Debagoienean bizitzea ere. Lanaldi osoa eta berehala lanean hasteko. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162018009415.


Sukaldaria edo sukaldeko laguntzailea:


Ezinestekoa da gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea. Urte bateko kontratua eskaintzen da, lanaldi osoan. Urrian edo azaroan lanean hasteko. Lan-eskaintza honen kode Lanbiden: 162018009401.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE