Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Radarrarentzako kabina Osinagan jarri da

RADARRARENTZAKO KABINA OSINAGAN JARRI DA

595.Osinagako.Radarraren.Kabina (id: 1340544)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 27, asteazkena

 

Herritar batek Arrasate Opina foroan jakitera eman duen bezala, radarrarentzako kabina bat jarri dute orain gutxi Osinagako bidegurutzearen inguruan.

 

Beraz, bertako abiadura kontrolatzeko egitasmoak aurrera jarraitzen du. Radarra oraingoz ez dago bertan martxan, eta Udalak iragarri izan duenez "radarra ez da bertan jarriko 2020ko urtarrila baino lehen".   

 

595.Osinagako.Radarraren.Seinaleak (id: 1380596)  

Urriaren 11n radarra jartzeko lehen trafiko-seinalea jarri zuten Zalduspe inguruan, zehazki, saihesbidearen eta ospitalearen artean.
 
Izan ere, Udalak baieztatu izan duenez, radarra Osinako bidegurutzearen inguruan jarriko da, "hainbat gertaera izan baitira bidegurutze horretan, gehienbat abiadura handiagatik". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE