Testua: Iker Murillo / Irudia: Ereindajan / 2019ko abenduak 2,
Abenduan zehar hainbat Pintxo Pote antolatuko dituela iragarri du Ereindajanek. Hitzordua asteartero izango da 18: 00etatik 20: 00etara Ereindajan egoitzan.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi izan dituzte hitz hauekin: "Egunean zehar Araba Etorbideko makinek uzten duten zarata, hauts eta molestiak alde batera utzi eta jana, edana ta girua jarriko dou asteartero dendan. Animatu etortzera!".