Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iraileko osoko bilkuran
Arrasateko Udalak memoria demokratikoari buruzko mozioa aho betez onartu du
Irabazi Arrasate eta Baleike udal-taldeek mozioa aurkeztu dute.

 (id: 390405)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko irailak 13, osteguna.

 

Abuztuaren 24an Espainiako gobernuak Lege Dekretua bat onartu zuen Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak hilobitik ateratzeko Erorien Haranetik, Memoriaren Historikoaren Legea aplikatuz.

 

Erorien Haranean 1.000 pertsona baino gehiago lurperatuta daude. Merino zinegotziak azaldu duenez, 1958an diktadura frankistak Espainiako udalei eskatu zien hilobi komunen inguruko txosten bat. Hauetatik gorpuzki ugari atera ziren Erorien Haranean lurperatzeko. Hernaniko kasuan 198 gorpuzki Madrilera eraman ziren, horien artean 9 arrasatearrenak egon zitezkeen.  Honen harira Irabazi Arrasate eta  Baleike udal taldeek memoria demokratikoari buruzko mozioa aurkeztu dute.

 

Mozioak lau eskaera hauek egiten ditu:

 

1- Arrasateko Udalak premiaz eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, eta 'Gogora' Memoriaren eta Bizikidetzaren Euskal Erakundeari, eskatu diezaioten Espainiako Gobernuari eta harekin kolaboratu dezan euskal herritarren gorpuzkinak hilobitik ateratzen, Cuelgamuros haranean daudenak -gaur egun Erorien Harana deitua - itzultzea eta eramatea Euskadira eskatzen badituzte haien senideek. Ildo beretik, premiaz eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari sortu ditzan kolunbario berriak, horietan sartzeko, besteak beste, euskal herritarren gorpuzkinak, gaur egun leku horretan daudenak.

 

2- Arrasateko Udalak premiaz eskatzen dio Espainiako Gobernuari aintzat hartzeko biktimen gorpuzkinak hilobitik ateratzeko erreklamazio eta eskaera guztiak, haien senideek eginak, horietaz arduratzeko eta egoki ehorzteko.

 

3- Arrasateko Udalak premiaz eskatzen dio Espainiako Gobernuari bete dezan Europar Batasunean oinarrizko eskubideen egoerari buruz 2015ean egindako txostena, 2016ko abenduaren 11n Europako Parlamentuaren osoko bilkurak onartua, besteak beste, 63. puntuak premiaz eskatzen dio Espainiako Gobernuari banan-banan identifikatu ditzala Cuelgamuros haranean dauden hogeita hamar milatik gora pertsonen gorpuzkinak, eta bermatu ditzala hilobitik ateratzeko prozeduren babes judiziala, biktimei dagokien eskubideak zaintze aldera.

 

4- Arrasateko Udalak premiaz eskatzen dio Espainiako Gobernuari Cuelgamuros harana errekuperatu dezan, Ondare Nazionalak zuzenean kudeatzeko eta Justizia Ministerioak kontrolatu dezan, baliorik gabe utzita 1957ko abuztuaren 23ko Lege Dekretuaren bidez diktadura frankistak ezarritako hitzarmena; desakralizatu guztiz monumentu gunea, ezabatu ditzan adierazpide eta konnotazio frankista edo erlijioso guztiak, eta desegin ditzan zuzenbideko estutu demokratiko batekin bateraezinak diren elementuak, hala nola gurutze-ezpataren monumentua. Halaber, premiaz eskatzen dio galarazi dezan eta legitimitate kendu diezaion oroimen eta erritualismo zentzu guztia, elementu nostalgikoek luzatu dutena garai demokratikoan, diktadura frankistaren jarduera txikiagotu, justifikatu edo goraipatuz gero.

 

 (id: 406149)EH Bilduk bat egin du Irabazi eta Baleikek aurkeztutako mozioarekin, puntu berri bat gehituz.  Erorien Haranean eta estatuko beste hainbat lekutan interpretazio zentroen sorrera eskatzea. "Ikerketa zentro bat frankismoa ikuspuntu historiko-kritiko batekin aztertu eta ezagutzera emango duena. Inpunitate historikoarekin bukatzea eta baita etorkizunean Francoren diktaduraren moduko garaia ez errepikatzeko bide eta ibilbide bakarra.

 

Mozioa alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE