Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Radarraren kabina honezkero jarri dute
Radarra Arrasate pasealekuan "hilabete bat" barru jarriko da abian
Udal-gobernuak radar bat jartzea erabaki zuen otsailaren 28an. Izan ere, kale honetan harrapaketa batzuk izan dira, eta kexa ugari aurkeztu dira gehiegizko abiaduragatik.
590.Radarraren.Kabina.Arrasate.Pasealekuan (id: 5077785)
Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 13, asteazkena


Arrasate pasealekua izan da azken hilabeteetan kexa gehien eragin dituen kalea, gehiegizko abiadurari dagokionean.


Horregatik Udal-gobernuak erabaki du bertan radar bat jartzea, eta hala aurreratu dio Noticias de Gipuzkoa egunkariari.


Gogoratzekoa da bertan gehiegizko abiadura 30 kilometro ordukoa dela, eta oinezkoek lehentasuna dutela bi biribilen arteko tramu osoan (ez soilik zebra-bideetan).


Udal-gobernuko kideek azaldutakoaren arabera, radarra jartzeko beste arrazoi batzuk dira urtarrilean bertan izandako harrapaketak.


Orain arte Udalak radar bat alokatuta dauka, eta txandaka hiru puntu ezberdinetan jartzen du: Uribarri, Araba eta Garibai etorbideetan.

 

Udal-gobernuak otsailaren 28ko bileran erabaki zuen radarra Arrasate pasealekuan ere jartzea. Hala, langileak aste honetan kabina jartzen ari dira.

 

Aurreikuspenen arabera, "hilabete bat barru" martxan jarriko da. Udalak 72.600 euroko partida onartua du, aurten radarraren alokairua ordaintzeko.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE