Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elkarteko txikienak jai izan dute Aste Santuan.
Durangon eta Agurainen lehiatu dira Dorletako Amako juniorrak
Iñigo Aramburu izan zen gure ordezkaririk onena Durangon (18. postua) eta Aguraninen (30. postua).

 (id: 3071510)Testua: Marijo Simón. Argazkiak: Dorletako Ama TXE. 2017ko apirilak 20 osteguna. 

 

Apirilaren 13an Tabira Saria ospatu zen Durangon eta bertan Iñigo Aramburu izan zen Dorletako Amako txirrindularirik onena, 18. postuan. Lasterketaren irabazlea Beste Alde La Tostadora taldeko Mark Donoban izan zen. Portabicis.com taldeko  Liher Unzueta  49. izan zen eta Asier eta Andoni Azkarate 54. eta 55. postuan sailkatu ziren.

 

 (id: 3086696)Igandean berriz etxeko txirrindulariak Agurainen lehiatu dira. Dorletako Amako txirrinduraririk onena orain ere Iñigo Aramburu izan da, 30. postuan. Frogaren garailea Gastronomia Baska-Avia taldeko Jon Barrenetxea izan da. Dorletako Amako beste ordezkariak honako postuetan gelditu dira: 34. postuan Andoni Azkarate, 61. postuan Asier Azkarate eta 79. postuan Liher Unzueta.

 

Asteburuan, igande goizean, 120 kilometroko Gipuzkoako Klasika lastertuko dute elkarteko juniorrek. Kadeteak berriz Altsasun arituko dira igande goizean. Benjaminak, alebinan eta infantilak Antzuolan lehiatuko dira larunbatean arratsaldeko 16:30ean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE