Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bego: ''Pozten nau Aitorri laguntzeak''

Bego Balanzategik posible egingo du Aitor Fernandezek partidua jokatzea

Lehen mailako atezain arrasatearrak Levanten jokatzen du. Zozketak erabaki zuen Arrasateko hauteskunde-mahai bateko ordezko lehendakaria izatea. Baina lehendakari titularrak, Bego Balanzategi arrasatearrak, ez du hutsik egingo domekan.

392.BEGO.AITOR (id: 7209102)


Argazkiak: Bego Balanzategi eta Levante Club de Fútbol / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko abenduak 7, osteguna

 

Udaletxean egindako zozketan, Aitor Fernandezi tokatu zitzaion domeka honetan hauteskundeetako mahai batean ordezko lehendakari postua.

 

Ondorioz, lehendakari titularrak, Begoña Balanzategik, hauteskunde-mahaira joango ez balitz, Levanteko atezainak hauteskunde-mahaian egon beharko luke egun osoan. Ondorioz, ezingo luke jokatu Levantek Athleticen aurka duen partidua.

 

Hala ere, mahaiko lehendakari titularrak, Begok, ziurtatu egin du bera hauteskunde-mahaian izango dela. 

 

Edonola ere, Aitor Fernandezek domekan goizeko 8:00etan Arrasateko hauteskunde-gunean egon beharko du, ordezko guztiek bezala, baldin eta Levante klubak aurkezturiko bigarren errekurtsoa onartzen ez badu Hauteskunde Batzordeak.

 

Superdeporte komunikabidea harremanetan jarri da Begoñarekin, eta honek ziurtatu nahi izan du domekan hauteskunde-mahaiko lehendakari jardungo duela:

 

"Ni domekan goizeko 8:00etan hauteskunde-mahaira joango naiz, hil edo biziko gauza bat gertatu ezean, horretan ez nik dut zer esanik".  

 

Horrela izanez gero, Lehen mailako atezain arrasatearrak Athleticen aurkako partidua jokatu ahalko du, San Mamesen eguerdiko 14:00etan. Begok adierazi digu "joan beharko dudala hauteskunde-mahaira, eta pozten nau horrek behintzat Aitorri laguntzea".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE