Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ARRANTZALEAREN PARABOLA

Piter Encinas-ek parabola ezagunaren inguruan egindako bertsioa.

120.Piter.Encinas.EHBILDU (id: 4131386)

 

Testua: Piter Encinas / Argazkia: EH Bildu / 2018ko abenduak 23, domeka

 

Bazen behin, alemaniar bat, (Klaus deituko dugu) Cadizko Barbate herrira oporretan joaten zena. 

 

Egun batean bazkaldu eta gero herriko kaira joan zen paseatzera, han ikusi zuen pertsona bat erdi lotan zegoena. Klausek agurtu zuen eta galdetu zion ea zein ziren bere izena eta lanbidea.

 

 

 

 

Paco naiz, arrantzale.

 

Klaus harrituta geratu zen erantzunarekin: Arrantzale zara eta hemen zaude lo kuluxka botatzen?

 

Paco: Bai! Goizean bizpahiru ordu egoten naiz arrantza egiten, dozena bat gurguila (nasa) utzi ditut itsasoan, han dagoena jasotzen dut eta beste leku batzuetan sarea botatzen. Gero jasotzen dudanetik arrain batzuk bi jatetxetako jabeei saltzen dizkiet, lortzen dudan diruarekin txalupa konpontzen dut, gasolina erosten dut, eta bestea etxera eramaten dut, nire familiarentzat, nire seme-alabentzat eta emaztearentzat.

 

Klaus: Baina egunean zehar zer egiten duzu? 

 

Paco: Batez ere, nire lagunekin egoten naiz, noizean behin kartetan jokatzen dut, hitz egin, gure gauzak bata besteari kontatzen dizkiogu, garagardo batzuk edaten ditugu, ondoren arratsaldean nire familiarekin paseatzera joaten naiz, afaldu eta gero etxeko terrazan egoten gara, eta kafe bana edaten dugun bitartean zeruari, itsasoari, izarrei begiratzen diegu.   

 

Klaus harrituta geratu zen entzundakoarekin, eta Pacori zera esan zion: Aizu Paco! Eta zergatik ez duzu arrantza gehiago egiten, adibidez, egunero zortzi ordu arrantzan ematen baduzu, arrain gehiago lortuko zenituzke, eta arrain hauek salduz diru gehiago edukiko zenuke.

 

Paco: Baina zertarako?

 

Klaus: Diru horrekin aukera edukiko duzu txapula handiago bat edukitzeko.

 

Paco: Baina zertarako?

 

Klaus: Diru horrekin ez duzu txaluparik edukiko, baizik eta arrantza-ontziak edukiko dituzu, atunketariak, baita langileak ere, eta zuretzat lan egingo dute.

 

Paco: Baina zertarako?

 

Klaus: Ba, hogeita hamar urte barru lurralde eta probintziako ordezkaritzak eduki ahal izango dituzu.

 

Paco: Baina zertarako?

 

Klaus: Ordezkaritzen akzioak burtsan kotizatuko dira, eta oso aberatsa izango zara.

 

Paco: Baina zertarako?

 

Klaus: 70 urte edukiko dituzunean, erretiroa hartuko duzu, hemen, zure herrian biziko zara, nahi duzunean zure txaluparekin arrantza egitera joan ahalko zara, arratsaldetan zure lagunekin egongo zara, gauean zure terraza egongo zara, bizimodu lasaia edukiko duzu.

 

Paco: Baina hori ez da gaur egun egiten dudana? 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE