Testua: Mondraberri.eus / 2018ko apirilak 15, domeka
Gaur goizaleko 01:15ak aldera, Ertzaintza San Andresko taberna batera sartu da, droga trafikorako edo kontsumorako prebentzio dispositibo batean.
Ertzaintzak azaldu duenez, taberna zegoen pertsonetako bati 47'7 gramo speed, 3 gramo haxis, doitasun-balantza bat eta bi labana txiki atzeman dizkiote.
Horren ondorioz, atxilotu egin dute droga trafikoa egotzita. Gizonezkoak 52 urte ditu, aurrekari polizialak ditu, eta gaur goizean botere judizialaren esku geratu da.