Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Etxegabeko pertsona bat aurkitu dute Ziorlan

Arrasaten etxegabetuen inguruko bilaketa sozial bat egin da

Europako ekimen batek etxegabeko pertsonak zenbatu ditu, eta Arrasateko bilaketak ohartarazi du Mojategiko baserrian hainbat pertsonak baldintza gogorretan bizirauten dutela.

595.Etxegabeak.Zenbaketa.ANTOLAKUNTZA (id: 2720807)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Arrasateko EH Bildu / 2018ko azaroak 6, asteartea


Europa mailako ekimen batek etxegabeko pertsonak zenbatzen ditu urtero. Datu horiek baliagarriak dira gero politika benetan eraginkorrak hartu ahal izateko.

 

Bilaketako partaideek, etxegabekoak aurkitu ondoren, etxegabekoei proposatu diete galdera batzuei erantzutea. Izan ere, ikerketak zientifikoki aztertzen du zailtasuna non datzan.

 

Euskadiko Autonomia Erkidegoan boluntarioek eraman dute aurrera bilaketa. Arrasaten Udalak antolatu du bilaketa, kale gorrian, kotxeetan edota bizileku ez egokietan bizirauten duten pertsonen bila.

 

Kalerik kaleko bilaketan 16 pertsonak parte hartu dute oraintsu, tartean Caritas, Harreman eta EH Bilduko partaideak, baita udal-langile batzuk ere.


Gauez auzo ezberdinetara joan dira, eta etxegabeko pertsona bat aurkitu dute San Isidroko elizatxoko aterpean.


Berarekin hitz egin ahal izan zuten Arrasateko parrokoak, Horacio Argaratek, eta beste taldekide batzuek, eta lagun honen kinka larria azaldu du:

 

"Kronifikatutako pertsona bat da, alkoholismoa sufritzen duena, eta erakundeetaz nazkatuta dago, bakarrik egotea nahiago du".

 

Atzerrian jaioa, 17 urtez Euskaltelentzat lan egin zuen, baina egun "ez du etorkizun hobeago batean esperantzarik".

 

Ekimenak behin-behineko soluzio bat planteatu zuen: "Kalean dagoen pertsona hau San Isidroko sakristia barruan lo egiten uztea, baina batzuk horren aurka agertu ziren. Aztertzen jarraitzen dugu ea non eman ahal zaion aterpe".


Etxegabeei laguntzeko zailtasun bat dokumentazioa iraungita izatea da: "Bere dokumentazioa iraungita dauka, eta horren aurrean orain eskatu behar litzateke Marokotik dokumentazioa bidaltzea".

 

Bilaketa sozialak ere susmoa dauka Mojategiko baserrian pertsona batzuk egoera kaxkarrean bizirauten dutela: 

 

"Koltxoi batzuk ikusi genituen, eta etxe barruan jendea zebilen, baina ez zuten galdetegiari erantzun gura izan".


Oro har, etxegabeendako "baliabide nagusienak hiriburuetan daude, baina etxegabe batzuek ez dute horrelakoetan laguntzarik jasotzea gura".


Herrietan ere etxegabeek bizirauten dute, eta arazo horri erantzuteko asmoz, "bailara mailan hainbat elkarte harremanetan gabiltza - azaldu digu Arrasateko parrokoak -, politikariak aurre-hauteskunde garaian dabiltzala, eta adostua dago bailara mailan etxegabeko pertsonentzat zentro bat behar dela".


Alde horretatik, Mankomunitateak diru partida bat zehaztua du zentroa egiteko, baina agintariek "ez dute erabakitzen zentroa zein herritan jarri. Kontuan hartu behar da Mankomunitateak bere gain hartzen duela balizko zentroaren kostua", baina "udalek ez dute zentroa euren herrietan jarri nahi".


Gainera udalei "ez zaie presiorik egiten, eta beste lehentasun batzuk aukeratzen dira, baina guk jo dugu Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Oñatiko alderdi guztietara konpromiso hori dutela gogoratzeko eta bete dezatela eskatzeko. Denek baietz erantzuten dute, baina gero...".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE