Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mikel Gonzalez: "Ametsa izango litzake nire karrera Errealan amaitzea"
Errealeko kapitain arrasatearrarekin elkarrizketa.
Mikel Gonzalez (Arrasate, 1985) ez du aurkezpenik behar. Bere hamargarren denboraldia bete du Errealeko jokalari gisa eta bere mailarik onenera bueltatu da aurten. Lesioak direla eta, bi urte pattal eman ditu baino aurten "bere burua ondo ikusi izan duela" esan digu. Etorkizuna "ilusioarekin" begiratzen du kapitainak eta Errealan "urte luzez jarraitzea" espero du.

Mondraberrik arrasatearren ikur den Mikel Gonzalez elkarrizketatu du. 
 
 (id: 2680320)
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-06-16 

Estatu Batuetan eman duzue liga bukaera. Ze nolako esperientzia izan da?

Nire lehenengo aldia izan da Estatu Batuetan eta esperientzia polita izan da. 
Bi partidu jokatu ditugu bertan eta hainbat gauza ikusteko aukera eduki dugu ere.

Hemengo futbolarekin alderatuta, nolakoa da "Soccer"-a?

Jokatu ditugun bi partiduetan irabazterik izan ez dugun arren, Estatubatuetan hainbesteko futbol zaletasunik ez dagoela esango nuke. 
 
Saskibaloia edo beisbola edukita, futbola lehen mailako kirola ez dela esango nuke, edo behintzat hori somatu dut, nahiz eta esan bezala, partidurik ez dugun irabazi. 

Azken partidua irabazita, liga zortzigarren postuan amaitu duzue. Ze nolako balorazioa egiten duzu denboraldiarena?

Denboraldi irregularra burutu dugu. Txarto hasi ginen, baino entrenadore aldaketak hobekuntza nabarmena ekarri zuen. Otsailean lau partida jarraian irabazita UEFA postuetatik puntu bakar batera jarri ginen, baino dinamika hori ezin izan genuen mantendu eta beste hiru partida txarrak egin genituen.

Txapelketa bukaera ona egin dugula uste dut halere, Rayo eta Valentziari irabazita eta Real Madrilen aurka joku ona eginez, baino azkenean ezin izan dugu UEFAren helburua erdiestea. 

Eusebio Errealera heldu zenean, zer aldatu zen taldean?

Ideiak garbi dauzkan entrenadorea da Eusebio eta naturaltasuna eman dio taldeari. Linea guztietan baloia jolastearen aldekoa da, jokoa atezainetik hastearen aldekoa, eta hori oso esanguratsua da. Presionatzea gustatzen zaio, eta defentsa aurreratuarekin jokatzea ere du gustoko.

Aurten minutu gehiago jokatzeko aukera izan duzu. Pozik zaude?

Pozik nago eduki dudan denboraldiarekin. Aurreko urtean, lesioak eta ebakuntzak medio, ez nintzen egon nahiko nuken mailara eta fisikoki ere ez nintzen behar bezala egon. 
 
 (id: 3376106) 
 
Eta taldeko kapitaina izatea nola eramaten duzu?

Lehenengo kapitaina Xabi da, eta Ansotegi joan zenetik ni naiz bigarren kapitaina. Naturaltasunez hartzen dut kapitaina izatearen ardura. Aldagelan edonorrek eman dezake bere iritzia baino urte gehiago eramateak ere pisua ematen du, normala den bezala, eta gauza gehiago bizi edo ikusi dituzun heinean, horrek pisua ematen dizu.  

Harrobiko "harribitxien" urtea izan da ere, Oiarzabal izar bilakatu da esaterako...

Denboraldi bikaina egin du, gol asko sartu ditu eta bero jokuarekin harritu gaitu. Oso positiboa izan da bere ekarpena taldearentzat duda barik.

Carlos Vela ordea ez da hain fin ibili, eta taldean pisua galdu du. Zer gertatzen zaio?

Egia da Velak aurten ez duela eduki aurreko urteetako protagonismo hori. Azken 3-4 urteetan jokalaririk inportanteena eta erabakigarriena izan da baino aurten, gauza bategatik edo besteagatik, ez da hain ondo egon eta zoritxarrez taldearen jokuan ere eragina izan du.
 
Aurredenboraldia gurekin hasiko du eta bere mailarik onenera itzultzea desio dut. 
  
Etorkizunari begira... Roberto Olabe Errealera heldu berri da eta zuk ondo ezagutzen duzun pertsona bat da. Ze ekarpen egin liezaioke taldeari?

Ondo ezagutzen dut Olabe. Jubeniletan nire entrenatzailea izandakoa da Roberto, eta oso metodologikoa eta serioa iruditzen zait. Ez dakit zer hobetuko den, baino gehitzeko etorri da eta taldeari ekarpena egingo dio seguru.

31 urte betetzear zara Mikel, Nola ikusten duzu zure etorkizuna? gasolina asko geratzen zaizu?

(barre egiten du) Esaerak dioen bezala "bizitzarako gazteak gara baino futbolerako zahartzen gabitz" (barre). Beste urtebeteko kontratua daukat errealarekin eta ondo ikusten dut nire burua. Azken bi urtetan fisikoki gaizki egon naiz eta bi gaixotasun larri izan ditut. 
 
Aurten berriz ondo sentitu naiz, bai fisikoki eta bai buru aldetik. Gaur egun ondo nago, pozik nago eta ilusio handiarekin nago.

Datorren urtean ez dakit zelan egongo naizen asi ke imajinau hemendik bost urtera... baino bai, hemen jarraitzea gustatuko litzaidake.

Errealean erretiratzea gustatuko litzaizuke?

Bai, beti esan dut; Zure etxean bukatzea eta zalegoen errekonozimendua lortzea bezala ez dago ezer ez. Hori gustatuko litzaidake, nire karrera etxean amaitzea, baino zaila dela uste dut, izan ere lehen mailan eta Errealean dagoen exijentzia maila oso altua da. 

"Garai bateko" futbolaren erromantiko bat zara?

Ez dakit ba... (barre) Hemen ikusi dut Mikel Aranburu, ikusi dut ze ibilbide egin duen Xabi Prietok, eta hoien ibilbide erdia edonorrek sinatuko luke. 10 urte daramatzat Errealan eta denboraldi ona eginez gero, nire eskutan egongo da hemen jarraitzea edo ez. 
 
Ametsa izango litzake nire karrera Errealan amaitzea.

Eurokopa ospatzen ari da egunotan, ez dakit asko zabitan jarraitzen... nor ikusten duzu faborito gisa?

Egia esan ez nabil asko jarraitzen, baino faboritoa Alemania dela esango nuke. Oso talde indartsua eta sendoa da. Esaerak dioen bezala "el futbol son 11 contra 11, y siempre gana Alemania" (barre)  

Bestalde, faboritoen artean Espainia edo Italia kokatuko nituzke. 

Euskal Selekzioarekin aritu zara orain dela gutxi Korsikan. Zure burua eurokopa baten ikusten duzu?

Denok nahiko genuke Euskal Selekzioa Eurokopan ikustea, denon ametsa izango zen. Zoritxarrez, azken urteetan izan ditugun partidak lagunartekoak izan dira eta ofizialtasunaren bidean, aurrepauso bat falta zaigula ikusten dut. 

Adin kontuak direla eta, ez dakit nire burua Eurokopa baten ikusiko dudan (barre), espero baietz (barre)...  (isiltasuna eta barre andana)

Gales-ek jokatzen badu, zergatik ez Euskal Selekzioak?!!

Bai, argi dago. Horretarako baina, pausuak eman behar dira. Urte asko daramatzagu pausu eske, baino aurrera ez goazela ematen du.
  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE