Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Kotxe bat miatu du Udaltzaingoak Zaldibarren

KOTXE BAT MIATU DU UDALTZAINGOAK ZALDIBARREN

420.Atxiloketa.Zaldibarren1 (id: 309815)


Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 9, zapatua 

 

Bart gaueko 20:00 aldera gidari batek kotxea era arriskutsuan gidatzen ari zen, zibarena bat gutxienez eginda.

 

Herritar batek hori ikusi du, eta larrialdi-zerbitzuei abisua eman die. Udaltzaingoaren bi patruilek kotxea Zaldibar inguruan, Biteri etorbidean, geraraztea lortu dute.

 

Udaltzainak ohartu dira kotxearen maleteroan pertsona bat zegoela, eta kotxeko erabiltzaileak goitik behera arakatu zituen.

 

Miaketa zehatzaren ondorioz labanak, puñalak eta marihuana atzeman dizkie. Ordu horretan Zaldibar inguruan herritar ugari zebiltzan, eta beharrezko miaketak euren arreta piztu du.

 

Udaltzaingoak Arrasateko talde hau behin baino gehiagotan harrapatu du arma zuriekin edota legez kanpoko drogekin, eta jarraipena egiten ari zaio. 

 

Atzo ere, bi lapurreta saiakera izan dira atzo ere Erguingo Udalpe kalean eta Musakolako Elkano kalean, ia aldi berean. Udaltzainak bietara iritsi ahal izan ziren. 

 

Aipatu behar da udaltzain kopurua gutxitu egin dela, eta salatu egin dute "egoera prekarioan, jasanezinean" egiten dutela lan. 

 

 

380.Atxiloketa.Zaldibarren2 (id: 331894)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE