Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tailerrean makina bat gutxienez behartu dute

Gureak tailerrean lapurtu dute eta denda batean saiatu dira

Gureak tailerrera leiho batetik sartu dira, eta Ertzaintzak adierazi digu marken bila aritu dela. Olarteko komertzioari dagokionez, Udaltzaingoak abisua jaso du gauerdiko 24:00ak aldera.

595.Gureak.Tailerra (id: 5969037)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 12, asteazkena


Gauerdiko 00:00 aldera Udaltzaingoak abisu bat jaso du, Olarte kaleko Errekamendi dendan lapurreta saiakera bat izan delako.


Udaltzaingoaren patruila bat gutxienez bertaratu egin da, eta ikerketa bere gain hartu du. Oraingoz ez da atxiloketarik izan.


Gaur goizaldean ere lapurrek Gureak tailerrera sartzea lortu dute, Ziorlako Bidekurutzeta kalean.


Ertzaintzak azaldu digu lapurrek leiho batetik sartzea lortu dutela, eta enpresa barruko hainbat tokitan ibili direla. Gutxienez kafe makina bat behartu dute txanponak osteko.


Poliziaren unitate zientifikoa bertan izan da lorratzen bila, baina momentuz ez da atxiloketarik izan. Ikerketak zabalik jarraitzen du.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE