Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sorian jokatutako Ohorezko Ligako Espainiako txapelketan

Istar Dapena pertika jauzilariak Gipuzkoako errekorra hobetu du berriz ere

 Iñigo Uribarrenek lehen postua eskuratu du jauzi hirukoitzean. Malen Ruiz de Azuak eta Maialen Axpek euren dohainak erakutsi dituzte Anoetako probetan.

 

Testua: Hasier Larrea / Argazkia: Arrasate Atletiko Taldea / 2019ko maiatzak 14, asteartea

 

Kategoria desberdinetako Arrasateko atletek beste erakustaldi bat eman dute asteburu honetan, Sorian, Huescan, Anoetan eta Mojategin garatu diren zitetan.

 

Ohorezko Ligako Espainiako txapelketa jokatu da Huescan, Istar Dapena, Iñigo Uribarren, Eneko Carrascal eta Ibai Fernandezen partaidetza aipagarriarekin. Aurtengo denboraldian Gipuzkoan duela 23 urtetik ondu ez zen marka gainditu du Istar Dapenak, eta asteburu honetan beste errekor bat ezarri du, 5,32 metroko pertika jauzia egitea lortu baitu, orain arteko saltorik onena baino sei zentimetro gorago iritsiz.

 

Iñigo Uribarren salto hirukoitzeko jauzilariak, errekorra ez, baina lehen postua eskuratu du 15,32 metroko markarekin. Diziplina honetan beste arrasatear batek, Eneko Carrascalek, lagundu dio Iñigori podiuma osatzen, izan ere, jauzilariak hirugarren saltorik onena egitea lortu du 14,94 metroko distantzia zeharkatuz. Ibai Fernandez abiadura-lasterkariak, bere aldetik, 10,86 segundo behar izan ditu 100 metroak korritzeko, eta merituzko seigarren postua poltsikoratu du.

 

Bestalde, Huescara abiatu ziren Alain Egia, Aitor Uranga eta Mikel Agirre atletak, Lehen Mailako Espainiako Txapelketako probetan lehiatzeko. Hirurek maila ederra erakutsi dute: jauzi hirukoitzean, Egia 3. sailkatu da, 13,99 metroko markarekin. Urangak, bere marka pertsonala hobetzeaz gain, bosgarren gelditu da 100 metroko lasterketan,  11,23 segundoko denbora burutuz. Azkenik, Agirrek 6,51 metroko luzera jauzia egitea lortu zuen, seigarren gelditzea ahalbidetu ziona.

 

Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua Anoetan lehiatu dira, Ohorezko Ligako Espainiako Txapelketaren baitan. Pertika jauzian erreginak direla erakusten jarraitzen dute arrasatearrek: Axpek podiumeko gorengo koskara igotzea lortu zuen, 4,30eko altuera jauziaren ondorioz. Ruiz de Azuak 4,15 metroko jauzia egitea lortu zuen. Salto hirukoitzean ere txapeldunordea izan zen, 12,36 metroko jauziarekin. Horrela, Super Amara - Bidaso taldeko atletak bere marka pertsonala ontzea lortu zuen.

 

Infantil mailako kirolariek ere lan txukuna egin zuten Mojategin asteburuan. Unai Iturbe, Joan Leibar, David Kobongo eta Danel Ruizek osatutako taldea laugarren onena izan zen parte hartutako proba guztiak kontuan izanda: pisu jaurtiketa, altuera jauzia, 1000 metroko lasterketa, 80 metroko hesidun lasterketa eta 4x80 metroko erreleboak.

 

Gaur, 18:30eatik aurrera, parte hartze libreko probak egingo dira Mojategiko atletismo pistan, 100 metroko lasterketan eta luzera jauzian batik bat.

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE