Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Borroka-arteak
Karate Saioa elkarteko gazteak Hondarribin lehiatu dira
Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa egin da Jostaldi frontoian, eta bertan, 9 arrasatearrek parte hartu dute.

 (id: 2628314)Testua eta argazkiak: Karate Saioa. 2018ko apirilak 16, astelehena.


Karate Saioa elkartetik 9 arrasatear joan dira Hondarribira. Alebinak (10-11 urte): Asier Murua, Xavier Varteniuc, Markel Iragi, Ander Barañano, Jon Eguia, Danel Izurrategi eta Nahia Barandiaran. Infantilak (12-13 urte): Jon Torres eta Ibai Segovia.


Kata alebin mailan, mutilek emaitzak onak lortu arren, ez dute podiumera igotzeko aukera izan. Nesketan berriz, Nahia Bandiaran finalerdietara heldu da, baina ez du dominarik lortu.


Bestalde, infantiletan Jon Torresek 3. postua lortu du kata mailan. Ibai Segovia berriz, ez da 2. txandatik pasatu. Arrasatear biak kumite mailan ere aritu dira, eta 3. postua lortu ere. Bai Torresek bai Segoviak primerako borrokaldiak egin dituzte.


Carlos Sanchez Berriok azaldu duenez “ pozik gaude lortutako emaitzekin, eta espero dugu Euskadiko txapelketan parte hartzeko balio izatea”. Aurten Arrasaten egingo  da maiatzaren 26an eta 27an.






EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE