Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: ErNE Udaltzaingoa]
Arrasate, egungo egoeran ere, ez du denak balio
Garai latzak dira Udaltzaingo askorentzat. Arkautiko akademiaren eta udalen kudeaketa txarraren ondorioz, plantila asko arazo larriak izaten ari dira gutxieneko zerbitzua eskaintzeko. Izan ere, azkenaldian lan-poltsetan ez dago pertsonarik udaltzaingoen behin-behineko beharrak betetzeko.
 (id: 2372339)Testua: ErNE Udaltzaingoa. Argazkia: MB artxiboa.  2019ko azaroak 14, osteguna.

 

Garai latzak dira Udaltzaingo askorentzat. Arkautiko akademiaren eta udalen kudeaketa txarraren ondorioz, plantila asko arazo larriak izaten ari dira gutxieneko zerbitzua eskaintzeko. Izan ere, azkenaldian lan-poltsetan ez dago pertsonarik udaltzaingoen behin-behineko beharrak betetzeko.

 

ErNEk urteak daramatza ohartarazten bitartekotasuna gehiegikeriaz erabiltzearen arriskuaz, eta orain, agerian geratu direnean aurreikuspen falta  eta administrazioaren pertsonalaren kudeaketa txarra, inork ez du erantzukizun falta hau onartzen.

Horregatik guztiagatik, azken hilabeteetan, udalak partxeak edonola jartzeko beharrean daude, adibidez aurreko deialdietan ez-gai kontsideratutako pertsonak kontratatzen. Arrasatek orain direla hilabete batzuk egin zuen bezala, kontratua sinatu zen unean, baldintza guztiak betetzen ez zituen agente bat kontratatuz, baztertuz baldintzak betetzen zituztenak.

 

Ondorioz: baimena eman zaio patruilako auto bat gidatzeko, baliozko gidabaimena izan ez duen agente bati.

 

Soilik Administrazioari dagokio, lanpostu bat bete dadin, baldintza guztiak betetzen direla frogatzea. Arrasatek, ordea, ez zuen egin, eta baztertu egin zituen baldintza guztiak betetzen zituen izangaiak.

 

Arrasateko Udalari exijitzen dizkiogu legeak dioena bete dezala, eta erantzukizunak betetzeko neurriak har ditzala. Jar ditzala neurri guztiak hautaketa prozesuak gardenak izan daitezen, eta joko arau berberak izatea izangai guztientzat. Azken finean, hutsegitea zuzen dezala, eta denak ez duela balio onartzea.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE