Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bisitak uztailaren 20, 21 eta 22an izango dira

Zabalik dago Lezetxikiko bisita gidatuen izen-ematea

Lezetxiki da Iberiar Penintsulako hamar aztarnategi klasikoren artean garrantzitsuenetariko bat. Duela 90 urte baino gehiago, ezagutarazi zuten Justo Jauregi-Arraburu apaiz arrasatearrak eta haren laguna zen Jose Migel Barandiaran ataundar famatua.

545.Lezetxikira.Bisitak.UDALA-TOKIKO.GARAPENA (id: 2468505)

 


TESTUA ETA KARTELA: UDALETIK / 2018ko uztailak 9, astelehena

 

 

Haitzulo horretan aurkitutako tresna eta animalien, eta gizakien aztarnei esker, badakigu nolakoa zen Gizpukoa duela 215.000 urte. Gure lurraldeak hainbat klima aldaketa jasan ditu eta, ondorioz, Lezetxikin agertu dira klima hotzeko zein bereko animalien hezurdurak, hala nola glotoia, errinozeronteak, leize hartz eta lehoiak, eta makakoa ere bai. Baina Lezetxiki mundu osoan famatua egin dute bertan aurkitutako gizakien hezur-fosilek.


Uztailaren 20tik 22ra Arrasateko Udalak ematen dizue aukera ibilbide gidatuen bidez Lezetxiki eta Euskal Herriko historiaurrea ezagutzeko. Sortuko diren hiru taldeek kopuru mugatua dutenez, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako udal webguneko formularioa (arrasate.eus/izen-ematea) bete behar duzue edo BAZera deitu (943 25 20 00) uztailaren 19 arte (azken egunean 13:00ak arte).


Lehen ibilbidea burutuko da uztailaren 20an ingelesez; bigarrena 21ean euskaraz; hirugarrena 22an gaztelaniaz. Hiru ibilbideak 9:30ean abiatuko dira Arrasateko herriko plazatik eta 13:00ak aldera amaitu Seber Altube plazan. Gogoan izan, zapatuan, 21ean, ibilbidea egitera animatzen zaretenok aukera izango duzuela Baserritarren azokaz eta Debagoieneko V. Txakoli Egunaz disfrutatzeko, ibilbidea amaitzean.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE