Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lekuko bat: ''Hilzorian sartu da patiora''

Orkatz bat hil da Gaztelupeko patioan

Hipotesi nagusiaren arabera, ibilgailu batek harrapatu du Arrasate pasealekuan, eta orkatza hilzorian patiora sartu da.

595.Orkatza.Gaztelupen (id: 2881905)


Goiko argazkia: Herritar bat / Testua eta beheko argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 12, asteazkena


Hipotesi nagusiaren arabera, Gaztelupe ondoko errepidetik zihoan ibilgailu batek harrapatu du gura barik orkatza, arratsaldeko 18:00 aldera.


Hala ere, ez dago garbi ea nola iritsi den basoko animalia hau Arrasate pasealekuraino. Dena den, ez da lehen aldia halako zerbait gertatzen dena.


Orkatza zaurituta Gaztelupeko patiora sartu da, balantzaka, eta bertan jolasten zebiltzan mutil batzuek ikusi dute:


"Hasieran baten batek uste zuen txakur bat zela, baina ez, orkatz bat zen eta patioko paretari pegatuta ibili da, hilzorian".

 

595.Orkatza.Gaztelupen2 (id: 3027922)
Orkatzak gutxienez zauri bat zeukan, eta "denbora bat eman du lurrean botata, espasmo batzuk eman dizkio eta azkenean hil egin da".


Mutil batek Udaltzaingoari abisua eman dio, eta patruila bat bertaratu da laster batean. Gorpua plastiko batekin tapatu dute, eta bihar goizean jasotzekoak dira.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE