Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

“1.600 sinadura lortu ditugu baina ez digute kasurik egin”

San Prudentzioko auzo-alkateak eta bertako auzokideak 2016tik dabiltza komun baten eske.

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 11, ostirala


Orain direla hiru urte, autobus geltokiak San Prudentzion zentralizatu ziren. Oñatiarrak Arrasate edo Bergarara joatera derrigortuta zeuden Bilbora edo Donostira joaten zirenean, eta hori konpontzeko asmoz, autobus geltokia San Prudentzioko parkingera lekualdatu zen, Gurutze Gorriko aparkalekura hain zuzen.

Han jendea, batzuetan, denbora luzea itxarotera behartuta dago. Orduan hasi ziren komun bat jartzeko eskaerak. Aurtengo maiatzean ‘Sanprubusa’ jarri zen eta bertako langile eta bezeroak ere konponbide bat eskatzen hasi ziren. Honi guztiari buruz Jon Mujikarekin (San Prudentzioko auzo-alkatea) hitz egin dugu Mondraberrin.

 

Arazoa ez da berria eta eskaera 2016 urtetik dator: “Autobus geltokia San Prudentzion zentralizatu zenean, eskatu genuen lehenengo aldiz hemen komunak jartzea baina ez zuten inongo kasurik egin. Autobusa hemen jarri genuenean berriz ere eskatu genuen baina berriz ere ez ziguten konponbiderik eman. Orain egoera oso kaxkarra da. Inguruan zikinkeria, klinexak, tanpoiak etab. egunero agertzen dira. Bestalde zakarrontzi bat edo bi jartzea ere egokia izango litzake”.

 

(id: 2253537)

 

‘Sanprubus’-eko bezeroak askotan kexatu dira egoera honetaz, eta bertako arduradunek ezin diete konponbiderik eman: “Beti egiten diguten lehen galdera da ea komunik daukagun, eta ezetz erantzutera behartuta gaude. Gizonek beharbada errazago dute, baina emakumeen kasuan komunik ez egotea arazo handia da askotan”.

San Prudentzioko auzo-alkatetzatik kexa inguruko udaletxe guztietara zabaldu dute baina autobusa eta geltokiaren kokapena ez du laguntzen arazoari konponbidea aurkitzeko: “Toki hau Oñati eta Arrasate artean dago eta udaletxe hauetara joateaz gain, Aldundira eta Mankomunitatera ere jo dugu konponbide bila, baina gaur egun ez dugu oraindik erantzunik jaso. Denona dela esan genezake baina erantzukizunak eskatu behar direnean, ez da inorena. Gu prest gaude komun hori zaintzeko, zabaltzeko eta ixteko beharrezkoa bada, baina guk ezin dugu gure kabuz komunik jarri”.

 

(id: 2237328)

 

Aurtengo maiatzean, sinadura bilketa bat antolatu zuten eta 1.600 lortu zituzten hiru herriko biztanleen eta San Prudentzioko auzokideen artean. Nahiz eta ideiak oso harrera ona izan zuen, ez zuten erantzun garbirik jaso. Honela azaltzen du auzo-alkateak: “Sinadura ugari lortu genituen eta hauekin Arrasate eta Oñatiko udaletxeetara jo genuen. Idatziz ez dugu erantzunik jaso. Arrasateko teknikariak deitu zigun eta esan zigun erantzukizuna Aldundiarena zela. Oñatin erantzuna berdina izan zen eta Diputaziora bidali zituzten sinadurak. Erantzunaren zain gaude oraindik eta hilabete ugari pasa dira hau guztia hasi zenetik”.

 

(id: 2269325)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE