Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hainbat laguntza batu du elikagai-bankuarentzat

Ander Landaluze omendu du 150 motoristen topaketa solidarioak

Testua, bideoak eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko apirilak 14, zapatua


Motoristen II. Topaketa Solidarioak 150 motorista inguru elkartu ditu gaur goizean, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, lehengo Lau-bide plazan.

 

Ibilgailu dotoreak ikusteko aukera eman du, eta hortaz gain Arrasate Borroka Arte Eskolak erakustaldia eman du. Sorospen ikastarotxoko bat eskaini da plazan bertan.

 

Irteera Gasteiza egin dute, eta ondoren mahaiaren bueltan bazkaria ospatu dute. Gero, Ander Landaluze omendu dute, lorpen handiko arrasatearra. Lagun honek omenaldian gogoan izan ditu Oliver ("motoaren inguruko gauza ugari irakatsi zizkidana") eta Juan Jose Arregi lagunmina, orain gutxi joandakoa.

 

Ander hunkitu egin da bi lagunak gogoan izatean, eta motoristek hirurak txalotu egin dituzte. Ondoren, musikaren txanda izan da, 'El exterminio de la raza del mono' taldearekin.

 

Azpimarratzekoa da ere parte-hartzaile ugarik elkartasunez elikagaiak eman dizkiotela Red Dragons elkarteari, honek Bergarako elikagai-bankuari eman diezaizkion, behar ekonomiko larrian dauden pertsonendako.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE