Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ART-ko infantilen porrota Errioxan

Isei Barbero / Argazkiak:  Iñigo Arriaran / 2017ko apirilak 3, astelehena


 

Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpikoak esku-hutsik bueltatu ziren zapatuan Errioxa aldetik.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Marzolari egin zion bisita eta, zazpi egun lehenago Gernikan eskuratuta garaipenaren ostean, oraingo honetan sarrailagileek txanponaren beste aldearekin egin zuten topo.  Azken emaitza 29-19 izan zen etxekoen alde eta, modu honetan, errioxarrek Kanpanzar Arrasate harrapatu dute sailkapenean.

 

Denboraldiko bigarren faseko pare bat jardunaldi jokatuta, sarrailagileak sailkapeneko hirugarren postuan dira bost punturekin, lehen eta bigarren sailkatu La Unica eta Marzolarekin berdinduta, hurrenez hurren.  Hurrengo asteburuan Barrutiaren mutilek zaleen aurrean jokatuko dute, eta lidergoa egongo da jokoan, La Unicak bisitatuko baitu Mojategi.


Galeria de fotos
La Rioja-ART Sub16

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE