Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Nerea Dorronsorok 'hat-trick'a lortu du

Leintz-Arizmendik 5-2 irabazi du etxeko azken partidua

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 13, zapatua

 

Aretxabaletako Ibarra berdeguneak hartu du 2018/2019 denboraldiko Leintz-Arizmendiren etxeko azken partidua.

 

Gure taldeak aurrean maila ez galtzeko borrokan diharduen Zumaiako izan du. Horregatik agian Zumaiako izan da lehena gola lortzen, Leintz-Arizmendik gola bere atean sartuta.


Hala ere, etxekoek banakoa lortu dute, eta horrela iritsi da atsedenera lehia. Andoni Ezkurra entrenatzailearen taldeak, partiduko ia minutu guztietan, kontrolpean izan du jokoa.

 

Bien bitartean, Zumaiakok kontraerasora jokatu du, aurrelari azkar bat baliatuta, baina bigarren zatian etxekoek erabaki dute:


Lehen 5 minutuetan 'hotz' hasi duten arren, bigarren gola sartu dute, bai eta hirugarrena ere. Zumaiarrek ez du amore eman eta euren bigarrena sartu du.


Azken minutuetan Leintz-Arizmendi jabe izan da, eta bi gol gehiago egin ditu, lehia erabakita utziz. Guztira Nerea Dorronsorok 3 gol sartu ditu eta Lore Etxeandiak 2.

 

"Azken emaitza ikusita, badirudi partidu erraza izan dugula - adierazi digu Andonik partiduaren ostean - baina ez da horrela izan".


Hemendik aurrera, taldeak bi aste izango ditu jai, aste santuko oporrak tarteko, eta denboraldiko azken partidua Zarautzen jokatuko du.


"Zarautz denboraldiko lehen itzulian oso kaxkar aritu zen, baina bigarren itzulian puntu ugari lortu ditu, eta sailkapenaren erdialdean dago orain. Tramiteko partidua izango da, irabaztera joango gara".

 

Oro har, bukatzear den 2018/2019 liga positiboki baloratu du Andoni Ezkurra entrenatzaileak:


"Oso pozik nago neskek egindako ligarekin, eta neskek urtean zehar egindako lana zoriontzekoa da". Horrela, "uste dut urte polita izan dela".


Liga amaitzear da, eta aurrera begira, ez dago argi Kopa jokatuko den edo ez. Edonola ere, zorionak talde osoari!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE