Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Monterron aurrean, Kondekuan.
Ohikoa denez, Doke txapelketa egingo da Aste Santuan
Bihar goizeko 11:00etatik aurrera XXXIII. gazte mailako txapelketa lehiatuko da. Apirilaren 19an berriz, XXXIX. elkarte arteko txapelketa egingo da.

 (id: 2125312)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko apirilak 12, ostirala.

 

Ohikoa denez, Aste Santuan Doke txapelketa egingo da Kondekuan, Monterron parkearen aurrealdean. Bihar goizeko 10:00etatik aurrera XXXIII. gazte mailako txapelketa lehiatuko da, eta parte hartzeko gehienezko adina 14 urte izango da.

 

Apirilaren 19an berriz, elkarteen arteko XXXIX. txapelketa  lehiatuko da. Kondekuan ere egingo da goizeko 10:00etatik aurrera. Iaz Santa Marina elkarteak izan zen garaile, eta Pedro Merchan ‘Periko’ eta Joaquin Gomez ‘Bareta’ izan ziren elkartearen ordezkariak.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE