Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Museoen Nazioarteko Eguna
Arrasateko alde zaharra, ateak sekula ixten ez dituen museoa
Arrasateko Udalak hiru bisita gidatu berezi antolatu ditu astebururako Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Testua, argazkia eta kartela: Arrasateko Udala. 2018ko maiatzak 16, asteazkena.

 

Museoen Nazioarteko Kontseiluaren Arabera (ICOM), museoak, ikasketa eta heziketa helburuekin arte, zientzia bildumak, eta balio kulturala dutenak oro har, eskuratu, kontserbatu, ikertu, komunikatu, erakusten dituen gizartearen eta garapenaren zerbitzura jendeari irekita dagoen irabazi asmorik gabeko instituzio publiko edo pribatuak dira.

 

Arrasateko udalaren Tokiko Garapena sailak, Victoriano Fuentes zinegotzi sozialista buru duenak, erabaki du, Arrasateko erdiguneak dituen balio turistikoak eta ondarea ezagutarazteko, hiru bisita gidatu berezi antolatzea maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Eguna aitzakia bezala hartuta.

 

Bisita gidatuak burutzeko hiru aukera egongo dira:

 

- Maiatzaren 18an, egubakoitzean, 18:30tan ingelesez

- Maiatzaren 19an, zapatuan, 10:00etan euskaraz

- Egun berean, maiatzaren 19an, zapatuan, 12:00etan, gaztelaniaz.

 

Bisita gidatu bakoitzean, gehienez, 45 lagun onartuko dira. Beraz, interesa dutenek izena eman beharko dute, maiatzaren 18ko 13:00ak baino lehen online, turismo@arrasate.eus-eraemail bat bidaliz eta eskainitako zein bisita burutuko duten eta zenbat pertsona izango diren adieraziz edo BAZ-eko telefonora deituz (943252000) eta turismo saileko teknikariarekin jartzeko eskatuz.

 

Bisita gidatu guztien abiapuntua Biteri plaza izango da. Gogoratu, gainera, zapatuan Seber Altube plazan baserritarren azoka izango duzuela bertan ekoiztutako sasoiko barazki eta fruituak erosteko eta domekan Nordicwalking irteera. Musakola-SanBalerio-Musakola ibilbidetik.

 

 (id: 2127515)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE