Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Banka publikoaren alde egin dute ere.
Gorenaren hipoteken inguruko erabakia errefusatzea eskatu dute Irabazik eta Baleikek
Mozioa ez da onartu, EH Bilduren babesa izan arren.

 (id: 227491)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Marijo Simon eta Gontzal Landa. 2018ko azaroak 8, osteguna.

 

Baleike eta Irabazi taldeek herenegungo udalbatzarrera ondorengo mozioa aurkeztu egin zuten:

 

"Urriaren 18an ezagutzera eman zuten Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren epaia, zeinak ezartzen suen bakuek, eta ez haien bezeroek, beregain hartu behar dutela egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, ordaintzen den inportanteena, hipoteka baten mailegua sinatzen denean.

 

Erabakia oinarritzen da: inskribatzen den negozioa da hipoteka, eta mailegu emailea da eskritura publiko egin gura duena eta gero inskribatu, hau da, banketxea, inskripzio horren bidez bakarrik egikaritu ahal izango du egintza exekutibo eta pribilegiatua, hipotekak dakarrena.

 

Baina 24 ordu geroago, Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko auzien slako presidenteak erabaki zuen sala horren osoko bilkura bat deitzea, epaia baliorik gabe uzteko. Erabaki judizial polemiko horrek dakar ez aplikatzea jurisprudentzia berri hori erabaki bari dauden errekurtsoei, gai horren inguruan; gainera, saiakera bat da epaia baliorik gabe uzteko, salako osoko bilkuraren erabaki baten bidez.

 

Horregatik Irabazik eta Baleikek honako mozioa aurkeztu dute:

 

1.  Osoko bilkurak errefusatzea Auzitegi Gorenaren erabaki harrigarria eta lotsagarri hori, baliorik gabe uztearen bere epaia, Egintza Juridiko Dokumentatuen Zergaren subjektu pasiboari buruz.

 

2. Arrasateko osoko bilkurak hertsatuki eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari berrikusi dezen eta egokitu dezan foru araua, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga, Auzitegi Gorenaren hirugarren salakoa, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergaren subjektu pasiboari buruz, zeinek ezartzen duen zerga horik beregain hartuko dutela bankuek, eta ez bezeroek.

 

3. Arrasateko Udalaren osoko bilkurak hertsatuko eskatzen dio Estatuko Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari bultzatu dezatela banku publikoko gune bat sortzea, eta banka publiko horretan utzitako aurrezkien kudeaketa zuzentzea gizarte beharrei erantzuteko, kalitateko eta behar besteko zerbitzu publiko batzuk ematea, ea langabezia errotik ateratzea."

 

EH Bilduren babesa izan arren, mozioa ez zen onartu. EAJk eta PSEk  mozioaren aurka bozkatu zuten. Eneko Barberena EH Bilduko zinegotziak azpimarratu zuen "Espainiako justizia nolakoa den erakusten duela erabaki honek".

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE