Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ligako bigarren garaipena lortu dute
Mondratek 3-1 irabazi du Zirauntzaren aurka
Altsasuako Taldea bigarren atalean partida berdintzea lortu du baina ezin izan dute emaitza bukaerararte mantendu

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 12, larunbata

 

Mondrateko mutilek Zirauntzaren aurka. Talde arrasatearra ligako bigarren garaipenaren bila atera da aurreko astean 6-3 galdu ostean Sestaoren aurka. Jon Zabalaren mutilak gogotsu atera dira Musakolan eta marakagailuan aurretik jartzea lortu dute lehengo ataleko zazpigarren mutilak. Naiz eta Zirauntzak kontraerasoetan gola bilatu, arrasatekoak partidaren protagonistak izan dira momentu guztian eta zenbait jugada interesgarri burutzeko aukera izan dute. Baloiaren kontrola ondo mantendu dute denbora guztian.

Bigarren atalean, Mondratek ezin izan dio lehengo minutuetan markagailuari eutsi eta Zirauntza partida berdintzea lortu du area ondoko falta bati ezker. Nahiz eta baloiaren kontrola mantendu eta aukera politak izan, Mondratek ez du gol gehiagorik lortu. Azkenengo minutuetan partida guztiz zoratu da eta bi taldeek izan dute gola lortzeko aukera garbiak. Baina azkenean Mondrate izan da bigarren gola lortu duena. Azkenengo minutuan kontraeraso bati ezker hirugarrena lortu dute txapelketako bigarren garaipena lortuz.

 

(id: 2054947)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE