Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Besaidek 1700 bazkide ditu
Elkarteko aniztasuna batzeko Besaide Mendizale Elkarteak kamisetak aterako ditu
Iniziatiba honekin gure elkartea osatzen dugun kide guztien arteko harremana sendotzea da helburua.

 (id: 1830612)Testua eta argazkia: Besaide ME. 2019ko urriak 17, osteguna.

 

Iniziatiba honekin gure elkartea osatzen dugun kide guztien arteko harremana sendotzea da helburua. Besaide Mendizale elkarteak 1700 bazkide inguru ditu eta asko eta asko mendian gurutzatzerakoan ez dakigu elkarte berekoak garenik ere. Elkarteko bazkideen aniztasuna ikusita, batzen gaituen identitatearen ikur gisa ulertzen dugu, kaleratu berri dugun kamiseta hau. Euskal Herriko mendietan zehar, Pirineoetan, Alpeetan  ala beste edozein testuinguruan gabiltzanean bakarrik ez zaudenaren froga argia izateko.

Batasun hori lortzeko, Besaide Mendizale Elkarteak urriaren 22tik aurrera,  300 kamiseta jarriko ditu salgai. Kamisetaren prezioa 15€-koa  izango da guztientzat (bazkide/ ez bazkide) eta Besaideko bulegoan saltzeaz aparte,  elkarteak antolatutako zenbait ekintzatan ere eskuratu ahal izango dira. 

 

Bizkor ibili eta hasi sarea sortzen! Salmenta puntua: Besaide mendizale elkarteko lokala Egunak: Astearte eta asteazkena (19:30-20:30)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE