Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pentsio parekide eta duinak aldarrikatu dituzte

"Aberatsenei 15 milioi barkatzea" salatu du manifestazio jendetsuak

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko ekainak 11, astelehena


Pentsio publiko duinen aldeko manifestazioa egin da gaur arratsaldean, hainbat eragilek deiturik:


Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko Plataforma, Pottogorriak, AGAKO, ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta Arrasateko Pentsionisten Plataformak berak.


Pentsionistak sumindu ditu Gipuzkoako Aldundiak diseinatutako zerga-erreforma: "EAJk Gipuzkoako 38 pertsona aberatsenei urtero 15'5 milioi € barkatzea eskandalagarria da, eta PSEk horrekin bat egitea".


Horren ondorioz, Ogasun publikoak 12'9 milioi € gutxiago bilduko ditu, eta horrek "herritar guztiei on egiten dieten zerbitzu publikoei kalte egingo die".


Gainera, Aldundiak berak azaldu duenez, "4.330 familia gipuzkoarrek jasotzen duten FIZPE prestazioaren [Familia Inguruneko Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoaren] murrizketarekin urteko 733.353 € aurreztuko" ditu.


Horren guztiorren ondorioz, pentsionistek sumindurik salatu dute "Aldundiak Robin Hood-ek egiten zuenaren alderantzizkoa egiten du: Pobreei lapurtu, aberatsei emateko".
berriro aldarrikatu dituzte:

  • Gutxiengo pentsioak 1.080 eurokoak izatea
  • KPIaren araberako igoera
  • Parekidetasuna bermatzea
  • Pentsio- eta lan-erreformak indargabetzea

Aldarrikapen hauek "instituzioek legez berma ditzatela, eta beharrezko neurriak har ditzatela" exijitu dituzte.


Izan ere, "arazoa ez da diru falta, krisia aurretik baino diru gehiago baitabil. Arazoa da aberastasuna ez dela behar bezala banatzen eta horretarako borondate politikorik ez dagoela".

 

Gaurko manifestazioa iraila bitarteko azkena izan da Arrasaten: irailaren 10ean mobilizazioak itzuliko dira, "mobilizazioa delako irabazteko berme bakarra".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE