Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoienean ekintzaile eta enpresentzat
EkinSilver Economyk Zilar Ekonomiaren inguruan sortzen diren negozio-aukerak bultzatuko ditu
Debagoieneko Mankomunitatea eta SSI Taldea kolaboratzen ari dira, SOCEM HUBek, SSI Taldearen ekintzailetza arloak, garatutako zerbitzu berritzailea Debagoieneko ekintzaileen eta enpresen eskura jartzeko; hain zuzen ere, Zilar Ekonomian espezializatutako mentoring-programa.

 (id: 181908)Testua: Debagoieneko Mankomunitatea. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko urriak 9, asteazkena.

 

“Ia Gipuzkoako biztanleen %22ak 65 urte baino gehiago ditu”. Biztanleriaren zahartzeak ekiteko eta negozio-lerro berrien garapenerako aukera berriak sortzen ditu arlo soziosanitarioan eta adineko pertsonen behar zehatzen arretan. EkinSilverEconomy ekimenak enpresa-proiektu berriak bultzatu nahi ditu, lanpostuak sortu eta era berean, adineko pertsonengan eragiteagatik balio sozial erantsi bat izango duten enpresa-proiektuak.

 

Interesatutako ekintzaileek eta enpresek  gizarte eta ekintzailetza kooperatiboan eskarmentu handia duten SSI Taldeko profesionalek lagunduta,  gutxieneko bideragarritasuna duten proiektuak sortuko dituzte, geroago merkaturatzeko asmoz.  Era berean, kooperatibo-arloaren inguruko aholkularitza ere jasoko dute, ekintzailetza enpresa-ikuspegitik  sustatzeko, izan ere, nahiz eta kooperatibak Euskadin oso errotuta  egon, ekintzailetza prozesuan daudenek ez dute beti ezagutzen: gizarte-ekonomia.

 

Programa urriaren 23an hasiko da. Plaza mugatuak direnez  izen-ematea beharrezkoa da. Interesatuak kontaktuan jar daitezke Debagoieneko Mankomunitatearekin . 943-793090 edo rgarcia@debagoiena.eus.

 

Informazio gehiago hemen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE