Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Baserritar arrasatearren ortuetan hazitakoak

Berotan sartzeko, bertako babak dastatu dira Zapatuko Azokan

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 16, zapatua

 

Babak jasotzeko garaian gaude, eta eltzekari hau izan da hain zuzen hilabete honetako Zapatuko Baserritarren Azokako protagonista.

 

Euskal Herriko 9 barietate ezberdin izan dira bertan, Arrasateko Udalak, Debagoieneko Mankomunitateak eta Deba-Garaia Landa Garapenerako elkarteak antolaturik, besteak beste.

 

Hainbat postutan erosgai izan dira, eta gainera Lanbide Heziketako lagunek 12 kilo babarrun prestatu dituzte bertan:

  • 4 kilo baba zuri, Elkoro baserrikoak
  • 4 kilo baba gorri, Enusketa baserrikoak
  • 4 kilo baba beltz (indaba ez dena), Askasibar baserrikoak

Haziak ere bertakoak izan ditugu. Azokara bertaratutako herritarrek, giro hotz eta euritsuaren aurrean, gustura hartu dituzte babarrun beroak.

 

Gainera, umeetzako tailer bat ere egin da azokan, Txatxilipurdi elkarteko lagunen eskutik. 

 

Eusko Labelek otar batzuk eman ditu zozketa egiteko, baita babekin dastatzeko gindillak ere. Beraz, bertako eta sasoiko produktuak gaurkoan ere Baserritarren Zapatuko Azokako protagonistak izan dira.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE