Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Herritar baten abisua

HERRITAR BATEN ABISUA

595.Obren.Itxita.Giltzarrapoa (id: 1687200)


Argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko ekainak 14, osteguna

 


Nafarroa etorbideko bizilagun batek abisatu digu haur batzuk Aprendices eraikinean ibili direla gaur arratsaldean.


Kontuan hartu behar da eraikin zaharrean euskarriak jarri behar izan dituztela goitik behera eror ez zedin.


Obretako gunea giltzarrapo batekin eta hesiekin inguratuta dago baina erreka aldetik nahiko erraz sar daiteke gunera, baita eraikinaren barrualdera ere.


Orain, eraikinaren berritze-obrak egiteko, euskarriak kendu dituzte, eta beraz oso arriskutsua da haurrak bertan ibiltzea.


Bidenabar, eraikina (lau pareta nagusiak izan ezik) demolitzeko obrak apirilean hastekoak ziren, Lurgoien, Udala eta LKSek martxoan iragarri zutenez.


Hala ere, hasierako lan batzuk egin ziren (obretako kasetak jarri, hainbat xafla kendu, obretarako ate bat egin,...) baina obrek ez zuten aurrera egin.

 

595.Obren.Itxitura (id: 1725733)


Oinezko ugari, Nafarroa etorbideko bizilagun ugari eta Aprendices kaleko hainbat honezkero ohartu dira obretan langileen joan-etorri oso gutxi daudela.


Hortaz galdetuta, alkateak aste honetan erantzun digu "orain direla 40 egun inguru langileek depositu kutsakor bat aurkitu" zutela.


Eraikinaren beheko planta laborategi eta biltegi bezala erabili zuen Unión Cerrajerak hamarkadetan zehar. "Kutsadura hori kendu behar dute, eta horrek obren martxa mantsotu du".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE