Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Baita kontratua printzipioz 4 urtekoa izatea

Kale-garbiketara urteko 1'5 milioi bideratzea onartu du Plenoak

Osoko Bilkuran oposizioak eskatu ditu zerbitzuaren udalekotzea, emakumeak kontratatzea, euskalduntzeari ekitea eta kontratuaren iraupena laburragoa izatea.

595.Plenoa.Kale.Garbiketa.Kontratua1 (id: 1746783)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko ekainak 11, astelehena

 

Udalbatza aurreko ostegunean elkartu zen, eta beste gai batzuren artean, kale eta antzekoen garbiketaren kontratua aztergai izan zuen. 

Zerbitzuak Saileko zinegotziak, PSEko Oscar Garciak adierazi zuenez, “niri dagokit udaletxe honetako talde guztiek egindako lana eskertzea”, eta gehitu zuen “urtebete berandu gabiltzala”.

Kontratu berriak helburu ditu “Arrasatek kale-garbiketan jauzi kualitatibo bat ematea, makinaria berritzea, lanpostu berriak sortzea eta ordutegi zabalagoa izatea”.

Irabaziko Juan Luis Merinok zerbitzuaren udalekotzea eskatu zuen beste behin, eta gehitu zuen 4 urteko kontratuak “erabat lotuko duelako datorren legealdia (2019-2023)”. Baleikeko Igor Urizarrek ere ideia bera azaldu zuen.

Horregatik planteatu zuten kontratua 2 urtekoa izatea, eta ondoren urtez urte luzatu ahal izatea. Denera, 3 urte luzatu ahal izatea.

Oscar Garciak azaldu zuen lehengo kontratuak 10 urtekoak zirela, eta azaldu zuen kontratua “zerbitzuko makinaria amortizazioaren parekoa” dela, hau da:

“Kontratua orain lehengoaren erdia da (10 urtetik 5 urtera) zerbitzuak makinaria berriagoa erabili ahal izateko”. Era berean, “4 urtez azpiko kontratu batek ez luke gura dugun zerbitzuaren kalitatea bermatuko”.

595.Plenoa.Kale.Garbiketa.Kontratua2 (id: 1809640) 

EH Bilduko Piter Encinasek adierazi zuen koalizioa “kaleak garbi egotearen ideiaren alde” dagoela, baina Gobernu honen moduarekin “ez gatoz bat”:

“Zerbitzu udalekotzea nahi genuen”, “kontratua parekidea ez dela”, beraz “langileen erdia emakumeak izatea eskatzen dugu, ez goizetik gauera gauzatzea, baina bai norabide hori hartzea, eta epe bat finkatzea”.

Halaber, “langileei euskara maila bat eskatzea, herritarrek eskubidea baitute langile hauekin euskaraz egiteko, batzuk Ahobizi eta beste batzuk Belarriprest izan daitezen”.

Izan ere, pleguak finkatzen du euskara plan bat aurrera eraman behar dela, eta bertako langileek euskara ikasi behar dutela, gutxieneko euskara maila bat izan dezaten.

EH Bilduk adierazi zuen “legearen 15. artikuluak hala agintzen duela, baina zentzu horretan ez da ezer egin”.

Oscar Garciak (PSE) erantzun zuenez, “tamalez egun langileen gehiengoa gizonezkoa da”, eta “subrogazioaren ondorioz egoera ezin da azkar aldatu”, baina “lanpostuak sortuko dira eta emakumeek lehentasuna izango dute”, hitzeman zuen.

Udalekotzeari dagokionez, EH Bilduri aurpegiratu zion “zuek Gobernuan izatean aukera izan zenutela, baina ez zenuten zerbitzua udalekotu”. Euskalduntzeari dagokionean, gauza bera leporatu zion.

EH Bilduk erantzun zion PSE ere “bere garaian Udal-gobernuan izan zela, eta beraz errua guztiona dela”. Koalizioak gaia “eztabaidatzeko epe bat jarri genuen, baina zuek ez duzue erantzunik eman ere”.

Era berean, Piter Encinasek azaldu zuen EH Bilduk “Zerbitzuak Batzordean planteatu zuela, kale-garbiketako langileak aurre-jubilatu ahala, emakumeak kontratatzea, baina zuek erantzun zenuten hori legez kanpokoa zela, eta Batzordeko aktek jaso zuten bezala”. Eztabaiden ostean, bozketak ondorengo emaitzak izan zituen:

  • Kontratuaren alde: 11 boto (EAJ-PNV eta PSE)
  • Kontratuaren aurka: 10 boto (EH Bildu, Baleike eta Irabazi)

Ondorioz, Osoko Bilkurak onartu zuen Udalak 4 urterako kontratatzea kaleak eta antzekoak garbitzeko zerbitzua. Gainera, kontratua beste urte bat luzatu ahalko du.

Kontratua urteko 1.409.090 eurokoa izan ahalko da gehienez, 1.550.000 euro urteko %10eko BEZa barne.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE