Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailak 13, 14 eta 15ian

Ate joka datoz Santamainako jaixak, aurten be egitarau oparuaz

 

 Asteburu hau ez aspertzeko modukua izengo da Santamaina auzuan. Jolasak, musika, buruhaundixak, puzgarrixak, su artifizialak, dantzaldixak... adin eta gustu danek disfrutetako aukeria eongo da beste behin!!

 

 (id: 1579752)

 Testua: Santamainako jai batzordea / Argazkiak: MB artxiboa / 2018ko uztailak 10, asteartea

 

Santamainako jai batzordearen agurra

 

Hainbeste merezi eta desio ditugun oporrak heldu aurretik Santamainako jaiak ospatuko ditugu elkarrekin, ondo pasatzeko.

 

Burutik ardurak eta arazoak kendu eta alaitasunari eta zirriparrari bidea zabaltzeko egunak izango dira.

 

Horretarako, zuen gustukoa izatea espero dugun jai programa prestatu dugu.

Aurreko urtekoa hobetzen ahalegindu gara beste behin. Eta aurreko urteetan bezala, garbi jokatzeko ohitura ez galtzeko, aurten ere jaion deskargua eskainiko dizuegu.

 

Ez dugu bukatu nahi jai hauek errealitate bihurtzen dituzuen auzoko pertsona eta entitate guztiei eskerrak eman gabe, zuen laguntza paregabeagatik. Urtean zehar senitartekoren bat edo lagunen bat galdu duzuenok ere gogora ekarri nahi zaituztegu.

 

Eta baita jaiak gogoz kontra gurekin pasatzerik izango ez duten guztiak ere.

 

Ondo pasatu!!

 

Jaietako egitaraua

 

 

 Uztailak 13, ostirala:

 

  • 18:00 Bandaren igoera eta sekulako bolo-boloa haurrentzat, alkatetzako leihotik.
  • 18:00 Bolatokian, "bolo Palma" txapelketa
  • 18:30 Jaien hasiera eta txokolatada Santa Marinako elkarteak antolatuta
  • 18:30 Buruhandien irteera auzoko kaleetati
  • 19:30 Antxon magoaren ikuskizun paregabea Agerre plazan
  • 22:30 Ikuskizun ikaragarria Asier Bilbaoren eskutik
  • 00:00 Ondoren guztiontzako dantzaldia Agerre plazan, "Mariskal de jai" taldearekin

 

 

Uztailak 14, larunbata:

 

 

  • 10:00 Egun on!! Eguraldi onaz gozatzen hasteko, Diana eta etxafleroak! "Los Motores" txarangak animatuta
  • 11:00-13:00 Puzgarriak MJ-ko plazan
  • 13:00 Poteoa "Los Motores" txarangarekin
  • 17:00 Futbolin txapelketa Monserrat tabernan
  • 18:00 "Cojonudo"-ak Agerre plazan "Sambamaña"-ren eskutik
  • 19:00 Egun osoan zehar, bolo txapelketak bolatokian. Hortaz gain, barbakoa egongo da guztiontzako! Txapelketa luzatzen bada, igandean amaituko da
  • 19:30 Buruhandien irteera auzoko kaleetatik
  • 20:30 Krosskoren bitartez "Disko Mobil" dantzaldia Agerre plazan haurrek eta gurasoek batera gozatzeko
  • 22:00 GUZTIOK AFALTZERA INDARRAK HARTZEKO ETA JAIEKIN JARRAITZEKO!!!!
  • 00:00 Afal ostean jarrai dezagun dantzaldiarekin!

 

 

Uztailak 15, domeka:

 

  • 10:00 Egun on guztioi!! Eguzki eta eguraldi ona jaien azken eguna hasteko! Diana eta suziriak, indarrez jaikitzeko!
  • 11:00 Puzgarriak eta apar festa MJ-ko plazan!
  • 12:30 Tortilla patata txapelketa Agerre plazan. Ikusleek dastatzeko aukera izango dute eta eta hiru tortillarik onenek sariak izango dituzte.

 

              Parte hartzeko izen ematea:

                               -Monterrey

                               -MJ

                               -Ugarte

 

  • 13:15 Nagusientzako Meza nagusia Ntra. Sra. de la Merced elizan
  • 14:00 Jubilatuentzat bazkaria eskainiko da meza ostean
  • 17:30 Rafafa magoaren ikuskizun ikaragarria Agerre plazan
  • 19:00 Buruhandien irteera auzoko kaleetatik etxafleroek lagunduta
  • 20:00 Jaiak irribarrez bukatzeko, monologoak Agerre plazan, Mario Simancas eta Rafa de la Llavek aurkeztuta
  • 22:30 Su artyifizialak eta azken traka, jaiei agur beroa emateko!

 

 

                BUKATU DIRA JAIAK, HURRENGO URTERARTE!

 

Aurreko urteko jaixen argazki galeria:

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE