Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
Mondrak derbya jokatuko du UDAren aurka Aretxabaletan
Herriko talde guztiek etxetik kanpo jokatuko dute.

 (id: 1502650)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko otsailak 8, ostirala.

 

Asteburu honetan herriko talde guztiek etxetik kanpo jokatuko dute. Larunbatean Mondratek Basaurira bidaiatuko du. Arratsaldeko 18:15ean Arrasateko taldeak Soloarteren aurka jokatuko du Artunduaga kiroldegian. Basauriko taldeak partidu bakarra irabazi du ligan, beraz, aukera polita dute arrasatearrek garaipena eskuratzeko.

 

Arratsaldeko 18:30ean Mondragon Unibertsitateak Valladoliden jokatuko du La Vega kiroldegian.  Aurrean La Flecha taldea izango dute arrasatearrek. Valladolideko taldeak 9. postuan dago sailkapenean Mondragon Unibertsitatearen atzetik. Hala ere, beharrezkoa dute arrasatearrek garaipena goiko aldean mantentzeko.

 

Eskubaloiari dagokionez, Ford Mugarrik Zarautzera bidaiatuko du. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera Aritzbatalde kiroldegian jokatuko dute arrasatearrek Txikipolit taldearen aurka. Arerio gogorra izango du aurrean Arrasateko taldeak, zarauztarrak sailkapeneko 2. postuan daude.

 

Futbolarekin jarraituz, Mondrak derbya jokatuko  du UDAren aurka Aretxabaletan igandean arratsaldeko 16:30tik aurrera. Beharrezkoa dute arrasatearrek garaipena eskuratzea Ibarra futbol-zelaian azkenengo bi norgehiagokak galdu ondoren.  Bestalde, Leintz Arizmendiko neskek atsedenaldia izango dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE