Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak dio guneak ''harrera ona'' izan duela

Bizikletak garbitzeko fitxa gehiago "laster" izango dira erosgai

Arruenako gunea azaroan ireki du Udalak, eta bertan bizikleta garbitzeko 20 zentimoko fitxa erosi behar da. Udalak 100 fitxa salgai jarri zituen, eta honezkero denak agortu dira.

595.Bizikletak.Garbitzeko.Gunea.Irekiera (id: 2454401)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko abenduak 5, asteazkena


Bizikletak garbitzeko gunea Aurrekontu Parte-hartzaileetako bigarren egitasmo bozkatuena izan zen.


Horrela, obren ostean, Udalak azaroan irekiera egin zuen, eta Musakolako BTT Taldeak kexa bat aurkeztu zuen.


Bertan bizikleta garbitu ahal izateko, erabiltzaileak 20 zentimoko fitxa bat erosi behar du Musakola kiroldegian.


Udalak salgai jarri zituen 100 fitxak erosi egin dira, eta atzo Maria Ubarretxena alkateak azaldu zuen Udalak fitxa gehiago eskatu dituela, eta "laster" erosgai izango direla.


Gehitu duenez, "jendeak esan digu gunearekin oso pozik dagoela, eta txorrotaren presioa oso egokia dela".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE