Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 14, ostirala
Gaur eguerdiko 15:15 aldera sute bat piztu da Maala kaleko (Etxe Txikien eta Elmako etxeen arteko kaleko) zubiaren azpialdean.
Lekuko batek azaldu digunez, "bi mutikok zubipera sartu dira, sute bat piztu dute eta ziztu bizian alde egin dute. Sugarrak altuak ziren, zubiaren goialdera iristen ziren, eta ke ugari eragin du".
Horren ondorioz, Udaltzaingoaren bi patruila eta suhiltzaileen bi kamioi bertaratu dira. Badirudi zorionez zauriturik ez dagoela.