Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AGAKOren 26. urteurrenaren barruan.
"Fake Orgasm" dokumentala ikusgai izango da Gaztetxean
Pottogorrien egunaren barruan, ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Testua: Mondraberri. Kartela eta portadako argazkia: Gottogorriak. 2017ko apirilak 21, ostirala. 

 

Jo Sol (Bartzelona, 1968) da dokumentalaren  zuzendaria eta gidoilaria. 2010ean estreinatu zen eta kritika oso onak eskuratu zituen.  Malagako Zinemaldiko Zilarrezko Biznaga eman zioten filme onenari.

 

Bertan zuzendariak genero eta identitate paradigma berriei buruz hitz egiten du: "Lazlo Pearlman artista kontzeptuala da, sexuari eta identitateari buruz ditugun aurreiritziak deuseztatzeko gai den aktibista. Itxuraz gure bizitza sexualeko gezurren inguruko hausnarketa dibertigarria dena, bat batean, generoaren teoriari eta gure nortasunaren etengabeko bilakaerari buruzko hizketaldi zorrotz bilakatuko da. Fake Orgasm, sexualitateari eta identitateari buruzko diziplina anitzeko proiektu anbiziotsu baten lehen zatia da, eta buruan jotzen digu zuzenean, irakatsi dizkiguten eta txikitatik ikusi ditugun zenbait kontzepturen inguruan ikuspegia aldatzera behartzen baikaitu. Leku berriak bilatu beharko ditugu gure buruan hainbat kontzeptu berriz antolatzeko, esaterako gure gizontasuna, gure libidoa edo gure Barbie Superstar"

 

Biharko ere programazio berezia prestatu dute Pottogorriak taldekoek:

  • 18:00etan murala + fanzinearen aurkezpena Seberon  (eguraldi txarrarekin Uarkape kanpoan)
  • 20:00etan karropoteoa
  • 22:00etan kantu afaria gaztetxean (tiketak-5 euro langabetuek-6 euro langileek/Iluntzen eta Jai Zalen).
 (id: 1417946)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE