Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bilkera bat antolatu dute liztor beltzaren inguruan.
Liztor beltzaren aurtengo hirugarren kabia kendu dute LKSen
LKS erakinaren leiho batean kokatuta zegoen, eta goizeko 7:30ean kendu du Jose Luis Etxebarria Babes Zibileko teknikariak. Kabi primarioa da kendu dutena, bi asteko biziarekin.

 (id: 1386714)Testua: Marijo Simón. Argazkiak: Jose Luis Etxeberria. 2017ko apirilak 20, osteguna. 

 

Lehenengoa orain direla hiru aste kendu zuten Garagartza auzoko Istazabal baserritik eta bigarrena Udala auzoko beste baserri batetik joan zen astean. Jose Luis Etxebarriaren hitzetan egoera kezkagarria da. Donostia aldean ere beste hiru kabi kendu dituzte.

 

Honen ondorioz, apirilaren 27an bilaketa bat antolatu dute. Bertan 7 boluntario hartuko dute parte liztor beltzari buruzkoak ikasteko. Ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da. Lekua oraindik ez dute adostu, baina Bergarako Udalan edo Arrasateko Mankomunitatean izango da. Informazio gehiago jasotzeko Arrasateko Udalara deitu beharko da (945 25 20 00).

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE