Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oposizioak gaitzetsi du Gobernu Taldearen jarrera

Garciaren ustezko erasoa dela, Plenoak erabaki du ez kargugabetzea

PSEko zinegotziak uztailean ustez emaztea kolpatu zuen, eta honek salaketa jarri zuen. Epaileak erabaki zuen "ezin izan dela frogatu" erasoa. Oposizioak jakitera eman duenez Berdintasun Batzordeak ez du arazoa aztertu. Arazoak atzoko plenoan eztabaida sutsua eragin zuen.
Testua: Gontzal Landa Herbias / Bideoak: Marijo Simón / 2018ko azaroak 7, asteazkena
 
 
Gertaera uztailaren 27an izan zen, arratsaldeko 16:30ak aldera, Errebuelta kaleko etxebizitza batean, Ertzaintzak azaldu zuenez.

Eztabaida sutsuan PSEko Oscar Garciak eta orduan oraindik emaztea zenak parte hartu zuten.

Emakumeak salaketan adierazi zuenez, uztailaren 27ko ustezko erasoa ez zen lehenbizikoa izan, “lehenago ere lepotik ebatua zidan”.

Uztailaren 27ko erasoari dagokionez, emakumeak komisaldegian salatu zuen “ama txarra nintzela esan dit, eta zartako bat eman diot, eta berak zartako batekin erantzun dit”.

Zinegotziaren hitzetan, liskarra hasi zen emaztea “ni iraintzen hasi zenean, eta nik irainei erantzun nien. Ondoren, potito bat begira bota zidan”.

Liskarrean ere, emakumeak salaketan adierazi zuenez, “kolpe bat eman nion bekokian, eta berak beste batekin erantzun zidan, baita sabelaldean beste batekin ere”.

Oscar Garciak salaketan ukatu zuenez, “ez dut inoiz emaztea kolpatu”, eta argudiatu zuen “bera dela mehatxatzen nauena banaketa-prozesuan zehar, salaketak nire kargu politikoa kaltetu dezan”.

Emakumeak udaltzainei deitu zien, eta ondorioz Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruila batzuk bertaratu ziren. 

Biek ala biek salaketa bana jarri zuten egunean bertan Ertzaintzaren komisaldegian. Emakumeak lesioak, tratu txarra, mehatxuak eta irainak salatu zituen.

Emakumearen ordezkari legalak epaileari 300 metroko urruntze-agindua eta zinegotziak emakumearekin komunikatzeko debekua.
 
Mediku batek emakumea aztertu zuen, erasoen zantzu fisikoen bila, baina ondorioztatu zuen zantzurik ez zegoela.

Fiskalak ez zuen neurri horiek aplikatzea beharrezkotzat ikusi. Epaileak erabaki zuen “ezin izan direla frogatu, prozedimenduaren une honetan, salaketan aipatutako delituak”. Bi aldeek erabaki zuten euren salaketak bertan behera uztea, eta kasua artxibatu egin zen.

Ustezko erasoak udaletxean hainbat ondorio izan ditu, eta horiek ezagutzera eman ditu Baleikek atzoko Plenoan aurkeztutako mozioak. Mozioak ondorengoa dio:

"2018ko uztailaren 2an, Arrasateko kaleetan zinegotzi batek, gobernu taldeko kide bera, ustez inplikatu zen eraso matxistako kasu batean. Une hartan, nahiz eta Udalaren konpromisoa eta betebeharra egon abian jatzeko udal protokoloa eraso matxisten aurka, beste edozein kasutan bezala, ez zen jarri abian, eta ez zen hartu ezelako neurririk. Gobernu taldearen justifikazioa da abuztuan udala eta haren sailak ez daudela aktibo. Aurreko hilean, ekainean, Gipuzkoako Foru Aldundian onartu zen protokolo berri bat, gai honi dagokionez, zeina hori ere ez duen bete udalak, ez baitu aplikatu ezein egintzarik, protokoloan aipatzen dena".
 
"Asteak igarotzen dira eta ustez inplikaturik dagoen zinegotziak jarraitzen du bere funtzioetan guztiz normal. Gobernu taldea guztiz isilik dagoela eta, ikusita zer larria den gaia, irailaren 13an oposizioko taldeek tramitatu zuten eskaera bat, zuhurtziaz indargabe uztearena ustez inplikaturik dagoen kargu publikoa".

"Gobernu taldeak dei egin zigun gaia aztertzeko hurrengo Berdintasun batzordean. Batzorde horretan, nahiz eta deituta ez egon, ustez inplikaturik dagoen zinegotzia agertu zen bileran baimen barik, eta egin zuen bere kasuaren defentsa pertsonal bat, eta aldebakarreko bertsioa eman zuen gertakarien inguruan eta baldintzatu zituen batzordeko kideak kasua publiko egin ez zedin".

"Baleike taldeak agertu nahi du bere erabateko errefusa gobernu taldearen portaera dela-eta, isilik egonda eta ezer egin barik hain larria den kasu batean. Funtzio publikoak eskatzen du eredugarritasuna eraso matxistak gertatzen direnean, eta salatu nahi dugu ez dela abian jarri kautelazko neurririk eta ez direla bete berdintasun akordio eta konpromiso guztiak, ez baitira bete protokoloak eraso matxisten aurka. Era berean, salatu nahi dugu tratu guztiz bestelakoa egon dela, zeren eta beste kasu batzuetan, eraso edo abusu izan zitekeena, berehala egin baita zerbait, behar ziren neurri guztiak hartuta (aktibatuz protokoloak eraso matxisten aurka, deitu bilera bereziak, kautelazko neurriak hartuz...), baina kasu honetan, gobernu taldea inplikatzen duenez, ez da ezer egin. Gogora ekarri nahi dugu ere eraso matxistak delitu publikoak direla, eta iruditzen zaigu ez dela onargarria kargu publiko batek inpunitatez jardutea, zigorra jaso barik, ustez inplikaturik egon eta gero halako delitu batean".

"Gure ustez ez bada neurririk hartzen eta publiko egiten ez bada, Arrasateko Udalak galduko du legitimitate guztia indarkeria matxisten aurkako borrokan eta berdintasun politikak aktibatzeko orduan".

"Horregatik guztiagatik, Baleike udal taldeak puntu hauek proposatzen ditu:
Baldin eta pertsona batek, udal honetan kargu publikoa betetzen duena, salaketa jasotzen badu eraso matxista batengatik, kautelaz kenduko zaizkio bere funtzio guztiak eta karguak, kasua erabaki arte".
  
Arazo honek eztabaida sutsua eragin zuen atzoko Udalbatzan. PSE, Baleike eta EAJ-PNVren interbentzioez gain [pantaila honen beheko bideoetan], EH Bilduren eta Irabaziren adierazpenak ere eragin zituen.
 
Koalizioaren izenean Eneko Barberenak ere gaitzetsi zuen Udal-gobernuaren jokabidea, eta "kargu publikook eredu izan behar dugula" gehitu zuen.
 
Irabaziko Juan Luis Merinok adierazi zuen Ezker Anitzako militante batek, ustez eraso matxista bat egiteagatik, alderditik kanporatu dutela. Ziurtatu zuenez, "Andueza parlamentariak Eusko Legebiltzarrean ahaleginak egin dituela mozio hau aurkeztu ez zedin".
 
Bozketaren emaitza ondokoa izan zen: mozioaren alde 9 boto (EH Bildu, Baleike eta Irabazi), mozioaren aurka 11 boto (EAJ-PNV eta PSE).

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE