Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Formakuntza ibilbideak' izeneko zerbitzu integrala, otsailean zehar
PC eta gailu mugikorren erabileran trebatzeko ikastaroak eskainiko ditu KZguneak
Ikastaro presentzial eta urrunekoak, hitzaldiak, tutoretzak... jaso ahalko dituzte erabiltzaileek, eguneroko bizitza errazten duten tresnen ezagutza areagotzeko.

Testua: mondraberri.eus / Kartela: KZgunea / 2019ko urtarrilak 10, osteguna

 

 Oinarrizko formakuntza ardatz, irudia, bideoa, ofimatika eta sare sozialak kudeatzeko heziketa jasotzeko aukera izango du gailu elektronikoen erabileraren inguruan ikasi nahi duen pertsona orok. Irakasgai hauen inguruko klaseak otsailean hasiko dira. 

 

Google-k eta beste hainbat aplikaziok eskaintzen dituzten tresnak ulertu eta erabiltzen ikastea dute helburu ikastarook. Ondo erabiliz gero, norberaren produktibitatea hobetzen dute aplikazio hauek, izan enplegua bilatzeko, segurtasuna bermatzeko, administrazio kontuak kudeatzeko, komunikazioa sustatzeko, sare sozialeak erabiltzeko edota aisialdiko eskaintzen berri izateko orduan.

 

'Formakuntza ibilbideak' ikastaro sortaren ezaugarrietako bat erabiltzaileen beharretara egokitzen dela da: aurrez aurreko klaseak eskainiz, urruneko ikastaroekin, IKT (Informazio eta Komunikazioaren Teknologia)-ei buruzko hitzaldiekin edota tutoretza pertsonalizatuen bidez.  

 

KZgunearen webguneak eskaintzen du informazio gehiago, baita izena emateko zerrenda ere.

 

 (id: 1387306)

 

Hona hemen otsailean zehar eskainiko diren ikastaroak: 

 

 (id: 2198823) (id: 2264505)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE