Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: ELA]
Gipuzkoako erresidentzietako martxa Eskoriatzan eta Arrasaten
Gipuzkoako erresidentzietako langileek urriaren 7an hasi eta 18an bukatuko den martxa bat abiatu dute lurralde osoan zehar euren gatazkaren konponbidea eskatzeko. Ostiralean, hilak 11n, Eskoriatzan eta Arrasaten ibiliko dira. Langileek 100 egun baino gehiago daramatzate greban lan hitzarmenaren alde.

 (id: 1321796)Testua: ELA. Argazkia: Diario Vasco. 2019ko urriak 8, asteartea.

 

Grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu nahi dute martxatan. “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera. Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”.

 

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira. 2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago.

 

Urriaren 11n, Eskoriatzako udaletxearen aurrean elkartuko dira 11:00 eta han 30 minututako manifestazioa egin ostean Arrasatera joango dira Gipuzkoako grebalariak 12:00etarako. Arrasaten ere udaletxe aurrean egingo dute topaketa.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE