Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
X. Kulturate Akustikoa

Salto, Lenao eta Fino Oyonarte Kulturate Akustikoaren bigarren asteburuan

Kontzertuak gaur, bihar eta igandean izango dira Kulturateko areto nagusian arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

 (id: 1254406)Testua: Mondraberri. Argazki eta bideoak: Salto, Lenao eta Fino Oyonarte. 2018ko irailak 14, ostirala.

 

Kulturate Akustikoaren bigarren asteburuan hiru talde berrik bisitatuko dute Arrasate. Gaur Salto artistaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Kulturatera hurbiltzen direnek. Saltok bi disko kaleratu ditu jada eta etorkizun oparoko taldea da. Haien abestiek 60. hamarkadara bueltatzen gaituzte, eta Beatles, Neil Young, Big Star edo Allman Brother-en oroitzapenak ekartzen dituzte gogora. Hori dela eta, dira, gaur egun, estatu mailako rock talde esanguratsuenetako bat. 

 

595.LENAO (id: 267702)Bestalde, bihar Lenao talde oñatiarrak bigarren diskoa aurkeztuko du, 'Iparraldeko argiak', Latzen, Sharon stoner, Bitz, Potemkin ala Amonal taldeetan aritutako taldekideekin batera. Lehen diskoko rock amerikarra alde batera utzi gabe, taldeak beste influentzia batzuk barneratu ditu, 80. hamarkadako soinuetara urreratuz. 

 

 

590.Fino.Oyonarte.PUBLICO (id: 9946390)Azkenik, domekan, Fino Oyonartek 'Sueños y tormentas' diskoa aukeztuko du, bere bakarkako lehen lana. Abesti oso pertsonalak dira, hain zuzen, Los Enemigos, Clovis eta Los Eterno taldeekin bizitakoen eta ekoizle bezala izandako esperientziaren emaitza. Doinu lasaiak.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE