Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Botilak ezkutatzeko berokia zuen ebasleetako batek

7 xanpain botila lapurtu dituzte baina dendariak berreskuratu ditu

Gaur goizean Zarugaldeko denda batean bi pertsona sartu dira. Horietako batek saltzailea distraitzen zuen bitartean, besteak Moet Chandon botilak ostu ei ditu.

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 9, asteazkena

 

Gaur goizean bi pertsona Zarugaldeko tabako eta edari denda batera sartu dira. Horietako batek dendaria distraitzen zuen bitartean, besteak ustez 7 botila lapurtu ditu.

 

Ez ditu edonolako botilak ostu, Moet Chandon markako xanpaina botilak baizik. Dendariak segurtasun kamera begiratu duenean, lapurreta nola izan den ikusi du.

 

Horregatik, ausardiaz kalera irten da, lapurrei jarraitu die eta 7 botilak berreskuratzea lortu du. Lapurrak botilak ezkutatzeko sistema bat zuen berokiaren barrualdean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE