Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gurasoentzako hitzaldia antolatu du Udal Prebentzio Zerbitzuak
'Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea' hitzaldia antolatu du Udalak
Azaroa eta abendua bitartean Arrasate Herri Eskolako LH 4.mailako ikasleek eta Arizmendi Ikastolako LH 5. mailako ikasleek sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruko hausnarketa egingo dute SenTIKtuz programan parte hartuz.

Testua eta kartela: Arrasateko Udala. Argazkia: IES Astrabadua. 2019ko azaroak 15, ostirala.

 

Gero eta gazteago hazten dira umeak Internet-a, sare sozialak eta bestelako aplikazio berriak erabiltzen. Bereziki haurtzaroan bideo-jokoetara eta sare-sozial zehatz batzuetara bideratzen dute haien arreta, eduki digital hauek era kritiko batean baloratzeko gaitasunik gabe kontsumituz eta barneratuz.

 

Azaroa eta abendua bitartean Arrasate Herri Eskolako LH 4.mailako ikasleek eta  Arizmendi Ikastolako LH 5. mailako ikasleek sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruko hausnarketa egingo dute SenTIKtuz programan parte hartuz.

 

Hausnarketa hau gurasoekin egitea ere garrantzitsua deritzogu, hori dela eta,  abenduak 2an Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak.

 

Edukiak:

 

Sare-sozial eta bideo-joko erabilienak: YouTube, Fornite,Tik Tok, Instagram...

Mugikorraren, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera egokia egiteko estrategiak

Emozioen kudeaketa testuinguru digitalean.

 

Interneten beste pertsona batzuekin dauzkaten harremanak osasuntsuak izateko irizpideak.

 

Genero estereotipoak, indarkeria matxista eta ziberjazarpena.

 

Abenduaren 2an 18:00-20:00

 

6 - 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.

Hizlariak: Ainhoa Arruabarrena eta Jone Zalduegi.

Euskaraz: Kulturateko areto nagusian

Gazteleraz: Kulturateko Loramendi gelan

 

Izena ematea azaroaren 28ra arte, hemen sakatuz.

 (id: 175037)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE